BERRIA egunkariak beste pauso garrantzitsu bat eman du irakurleei ahal den zerbitzurik onena emateko, Euskal Herriko kultur ekitaldien agenda berritu baitu bere webgunean. Diseinua eraberritzeaz gain, Berria.eus-en dagoen agendak aukera ematen du bilaketak egiteko: herrialdeak eta herriak, kultur diziplinak —antzerkia, bertsolaritza, musika, dantza, erakusketak, ikus-entzunekoak, hitzaldiak, ikastaroak…— eta egunak. Hain zuzen ere, Berria.eus/zerbitzuak/agenda helbidean dago Euskal Herriko kultur ekitaldien agenda. BERRIAk astero eguneratzen du. Gainera, eragileek eta antolatzaileek han ekitaldiak zuzenean sartzeko aukera daukate. Argazkian, agendaren azaleko irudi bat.