Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bikotekidearekiko urruntze agindua urratzea egotzita

Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bikotekidearekiko urruntze agindua urratzea egotzita

Tuteran (Nafarroa) gizon bat atxilotu zuten atzo, bikotekidearekiko ezarria zuen urruntze agindua urratzea egotzita. Tuterako Udaltzaingoak gaur jakinarazi duenez, 35 urteko gizona bikotekidearen lanpostura hurbildu zen, hamabost metrora; debekatua du 29 urteko emakumearengandik berrehun metrora baino gutxiagora egotea. 

Tuterako Udaltzaingoaren arabera, atxilotua komisarian dago, eta laster da epailearen esku geratzekoa.