Apirilean Liburuaren Eguna ospatzen da. Niri gustatzen zait Liburuen Eguna erratea eta, are gehiago, liburuen hilabetea dela erratea. Ipuin kontalaria naiz eta Liburuen Egunaren harira oportunitate ikaragarri bat daukat eskolaz eskola joateko, edo liburutegiz liburutegi. Eta, hola, ez dakit zenbat kilometro egin ditudan iparraldetik hegoalderaino nire ipuinak partekatzen. Antzindik Zudairira, Alesbestik edo Caparrosotik pasatuta. Lerro hauetatik, agur bero bat! Niretzat zorte bat da...

Zainzuria jaso eta dastatu zain
Udaberria ohi baino beranduago iritsi da Euskal Herrira. Euria eta hotza izan dira azken hilabeteetako protagonistak, eta horrek Nafarroan asko atzeratu du zainzuriaren kanpaina. Beranduago, baina dagoeneko hasiak dira zainzuriak biltzen, eta Iturri Kontserbak enpresako langileak lanean ari dira bezeroen eskariei erantzuteko. «Normalean, kanpaina garaian, 2.500 zainzuri jasotzen ditugu egunean, eta orain ez gara bostehun alera iristen. Iaz, martxoaren 23an...

«Herri burujabeak emandako erantzuna zigortu nahi dute»
Hogei urte baino gehiago daramatzate baztandarrek Lekarozen Palacio de Aroztegia SM enpresak egin nahi duen makroproiektu urbanistikoaren aurka borrokatzen. 2021eko apirilean Lekarozen egindako kanpaldiarengatik «talde kriminal antolatu bat» izatea eta «derrigortze eta bortxa» delituak egitea leporatzen diete zazpi baztandarri. Guztira, hogei urteko espetxe zigorra eta 56.000 euroren isunak eskatu dituzte. Aintzane Ariztegi da auzipetuetako bat (Lekaroz, 1998). Maiatzaren 19tik 23ra...

Armen kontrako erreserba
«Nire asmoa da zuek lasaitzea, gauzak ongi egiten ari gara eta». Bardeako tiro eremuko buru Jose Manuel Bellido koronelak Nafarroako Parlamentuko ordezkarien aurrean errandako hitzak dira horiek. Parlamentariek martxoan egin zuten bisita Arguedasko tiro eremura, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak proposatuta. Bi taldeok militarren azpiegitura desegin dezatela eskatzeko baliatu zuten bisita, eta eskaera horri eutsi diote Nafarroako Parlamentuaren egoitzan, Iruñean,...

Leitzako liburutegia ibiltari bilakatu dute, Areso, Arano eta Goizuetara ailegatzeko
Nafarroako Gobernuak, azkenean, Leitzako liburutegiak azken bost urteotan egindako lana aitortu du, eta baliabide materialez hornitu du liburutegiko zerbitzua Leitzatik Aresora, Aranora eta Goizuetara eramateko proiektua: LAGA liburutegi ibiltaria sortu dute. Leitzako liburuzain Harkaitz Delgadok jarri zuen proiektu hori abian, 2020. urtean; liburuzainak bere autoa eta lanalditik kanpoko denbora baliatu zituen liburutegia inguruko herrietara eramateko. Hilabetean behin, autoa liburuz bete,...

Bihotz hezituak
Leihotikan Nafarroako taldearen lehenengo kontzertura joan nintzenean 15 urte bete berriak nituen. Nerabe hormonatua, alaia, malenkoniatsua eta ameslaria nintzen. Gurasoen molotov koktel kuttuna. Garai hartan mundua ez nuen askorik ezagutzen (gaur egun are gutxiago, agian) eta pertsonekin erlazionatzeko eskulibururik gabe, jakin-mina nuen bidelagun bakarra. Ez nekien ez oroitzapenek min ematen digutenik —berdin dio non ukitzen gaituzten (Athena Farrokhzad)—, ezta atzo...

Eguzki, irrati bat herriarentzat
Eguzki irratiak pantailetan ospatuko du berrogei urte daramatzala mikrofonoak piztuta: Una historia de comunicación, pasión y lucha izenburuko dokumentala ondu du. Astelehenean estreinatu behar zuten, baina apirilaren 28ko itzalaldiaren ondorioz, atzeratu egin dute. Segur aski datorren astean emanen dute, Iruñeko Golem Yamaguchi zinemetan. Irratiko kide Pablo Calatayudek zuzendu du lana, eta Txuma Flamariquek jarri dio musika. Joxe Lacalle argazkilariak ere parte...

Gorrotoari izkin egiteko
Zaska zurrumurruen aurkako sarea 2016an sortu zen. Izan ere, gorroto diskurtsoak eta albiste faltsuak geldiarazteko zerbait egiteko premia hauteman zuten Nafarroako hainbat erakundek; haien artean, Iruñeko eta Burlatako udalek, SOS Arrazakeriak eta Sakanako Mankomunitateak. 30 entitatek baino gehiagok osatzen dute Zaska, eta formakuntza saioak ematen ditu gorrotoa eragozteko asmoz. Gorroto mezuek gora egin dute azkenaldian, nabarmen. Horregatik, egoera zein den...

Saretzera deitu dute asteburuan Baigorrin ospatuko duten Nafarroaren Egunean
Asteburuan amaituko dira Baigorriko (Nafarroa Beherea) Basaizea elkarteak apirilerako prestatu dituen kultur ekitaldiak; biharkoa izanen da azkena eta nagusia, Nafarroaren Eguna ospatuko baitute, Baigorrin, urtero legez. Nafarren arteko harremanak ehuntzeko helburua du jaiak. 1979an egin zuten lehen aldiz, Baigorriko eskaintza kulturala nahikoa eskasa zela iritzita. Euskarak indargune handirik ez zuen garai hartan, eta hizkuntzari bultzada bat ematea ere bazen jaiaren...

Ohituraz
Une hartan 7 urte inguru izango genituen; Aste Santua zen, eta herriko kale nagusian geunden, Irunberrin. Prozesioak astiro egiten zuen aurrera isiltasun trinko batean murgilduta, gorputza uzkurtu, eta, inork ezer esan gabe, ahotsa apalarazten dizuten horietako batean. Jende guztia serio zegoen, tentsioan, edo hori iruditzen zitzaigun guri, izkinako umeoi. Bat-batean, kuadrillako batek —bihurrienak, nola ez— garrasi egin zuen, indarrez gainera. Erabat lekuz...