Flor de Africa erakundeak indarkeria matxista jasan duten emakumeentzako gida bat aurkeztu du. Kulturarteko ikuspegi batetik landu dute txostena, eta Nafarroan bizi diren Afrikako emakumeei zuzenduta dago, batez ere. Ekainaren 24an egin zuten aurkezpena, Iruñeko Emakumeen Etxean. Gidaren aurkezpenaren ostean, diplomak entregatu zizkieten erakundeko hamabost emakumeri. Indarkeria matxistaren aurrean aldaketarako eragile izateko formakuntzak jaso dituzte...
Nafarroa
Ez dugu erasorik onartuko
Jaiak hasi dira jada nonahi, eta berehala hiriburuko sanferminak ailegatuko zaizkigu. Orain dela urte batzuk —duela bederatzi urte, hain justu—, Iruñeak ospe ikaragarria hartu zuen jaietan gertatutako manadaren talde bortxaketaren ondorioz. Nire ustez, Iruñeko Udalak oso ongi egin zuen gertatutako erasoa lehendabiziko lerroan jarri zuenean. Biztanleen artean elkarrizketa kontrajarriak sortu ziren. Batzuentzat gertatutakoa hain larria eta lotsagarria...
Bizirik dira gazteak saretzeko bideak
Gazteek sorturiko jarduerak finantzatzea dute helburu Nafarroako Gazteriaren Institutuko aurrekontu parte hartzaileek. Guztira, 30.000 euro eman dizkiete Teranga, Alde Zaharra Berpiztu, Erritmo Latinoak Oibar Inguruan eta Labajerako Harrobia proiektuei. Bozka bidez aukeratzen dira, eta hurrenez hurren, 157, 126, 90 eta 86 boto eskuratu dituzte. Proiektuon bidez, musikarien arteko sinergiak sortu, gazte ekintzailetza sustatu, Tuterako memoria...
«Gerora begirako solasaldiak sortu nahi ditugu liburuaren bidez»
Hainbat urtetako proiektua izan da El barrio en el centro. Medio siglo de movimiento vecinal en el Casco Viejo de Iruña [Auzoa erdigunean. Mende erdia Iruñeko Alde Zaharreko auzo mugimenduan] Helena Bengoetxea kazetariarentzat (Iruñea, 1967). Iruñeko Alde Zaharreko AZ sareak sustatu du liburua, auzoaren memoria jasotzeko. Bengoetxeak gaztelaniaz idatzi du, baina hainbat eragilek euskarazko testuak gehitu...
Mahats zuriaren barietate berri bat aurkitu dute Arellanon
Nafarroako Gobernuak mahats zuriaren barietate berri bat aurkeztu du Erriberrin, musa izenekoa. Arellanon aurkitu zuten, 2008an; Patxi Goñi herriko nekazariak Evena Nafarroako Bitikultura eta Enologia Agentziako teknikarien laguntza eskatu zuen, cabernet sauvignon barietateko 35 urteko bere mahastian mahats zuriak zituen mahatsondo bat aurkitu baitzuen. Evenako kideak hura aztertzen hasi ziren, eta 2017an, Nafarroako mahatsondo barietateen inguruko...
Komunitatean bizi, Pirinioetan gelditzeko
Herritar askok nahi dute Pirinioetan lan egin eta bizi. Baina hango herrietan gelditzeko zailtasunak dituzte. Etxebizitzarena da zailtasun nagusietako bat: arazo asko dituzte behar duten etxebizitza aurkitzeko. Auzi horri eta despopulazioari aurre egiteko, Gu Pirinioa plataforma Pirinioetako Coliving Sarea sustatzen ari da Nafarroan. Komunitatean bizitzeko eredu bat da coliving-a. Egun, bi egitasmo daude Nafarroan: Erronkarin...
Babesa
Afalostean suaren inguruan eseri gara Akrobaziako I. eta biok, M.-k eraiki berri dituen egurrezko banku txikietan. Txinpartak txori lotsatiak lez disolbatu dira gaueko zeruan. I.-k bere lehenengo zigarroa piztu du eta, kea askatzen zihoan heinean, boterearen inguruan mintzatzen hasi zait. Beti pentsatu izan dut boterera heldu orduko jendea galbideratu ohi dela. Usteldu egiten gara gizakiok...
Bitxi bat, herria eta kultura errotzeko
«Harribitxi bat da». Horixe nabarmendu du Nafarroako Filmotekako programazioko arduradun Alberto Cañadak, Cinema Acedo. Historia y magia de un cine rural dokumentalean, areto horri buruz. Sandra Urrak (Lizarra, 1996) eta Iker Oizek (Iruñea, 1986) zuzendu dute lana, Acedoko Estemblo kultur elkarteak sustatuta. Herrian denak bat datoz Cañadarekin: garbi dute herriko zinema harribitxi bat dela. 1960....
«Garai batean errefusatu nituenak besarkatzen aritu naiz azken boladan»
Hasier Larretxeak (Arraioz, Baztan, 1982) Sendatzen duten hitzak izenburuko tailerrak dituen sei saioetako bosgarrena bukatu eta gero hartu du Nafarroako Hitza, Iruñeko Txantreako liburutegian. Kontent atera da gelatik, parte hartzaileak segitzeko gogoz gelditu direlako. Madrilen bizi da Larretxea, baina Nafarroan garatu ditu bere azken proiektuetako anitz; udazkenean, Erriberrin eta Ribaforadan garatuko du osasun mentala eta...
Labak hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Gobernuarekin, euskara sustatzeko
Iruñeko Laba sareak eta Nafarroako Gobernuak akordio bat egin dute euskararen erabilera soziala sustatzeko. Zehazki, Labako ordezkari Igor Lopez de Uraldek eta Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilari Ana Ollok sinatu dute lankidetza hitzarmena, ekainaren 10ean, eta 26.000 euroren aurrekontua du aurtengo. Akordioaren helburua da euskaldunen komunitatea saretzen laguntzea, eta euskaraz ez dakitenei...