Pertsona bat hil da auto istripu batean, N-121-B errepidean, Arizkun parean (Nafarroa). Foruzaingoak jakinarazi duenez, 14:00ak aldera gertatu da ezbeharra. Kamioi batek eta furgoneta batek egin dute talka, eta bi ibilgailuak bidetik atera dira. Horren ondorioz, furgonetako gidaria zendu da, eta beste hiru pertsona zauritu dira. Horietako bat larri dago.
Foruzainez gain, medikuak, suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira istripua gertatu den lekura. Zaurituak bertan artatu eta eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Gidaria, baina, handik gutxira hil da: 49 urteko gizon bat da hildakoa, Lekarozko bizilaguna.
Nafarroako errepideetan aurten istripuz hildako lehenengo pertsona da. Iaz 48 lagun zendu ziren.
