AZALPEN ESKE, KANPOAN ETA BARRUAN

CAN Nafarroako Kutxaren fundazioaren estatutu berriak aurkeztu zituen ostiralean Yolanda Barcina presidenteak Nafarroako Parlamentuan. Besteak beste, parlamentuak CANen fundazioaren gainean kontrol handiago izango duela jakinarazi zuen. Oposizioak ez zuen presidentea babestu, obra soziala haren interesen mesedetan erabiliko dituen beldur. Parlamentu kanpoan 30 lagun inguru bildu ziren, Barcina Go Home herri ekinbideak deituta, presidentea salatzeko.