Bihar, jadanik, 22 urte beteko dira Burgin Almadien Eguna ospatzen hasi zirenetik. Aurten, gainera, inoiz baino gogo handiagoa du jendeak almadiak ikusteko. Izan ere, iragan urtean bertan behera gelditu zen jaitsiera, Ezka ibaiak ur emari handia zeramala eta.
Garai bateko Burgiko bizimodua goresteko baliatuko dute biharko eguna. Almadien jaitsieraz gain, hamaika jarduera antolatu dituzte, tartean Erronkariko gaztaren feria eta jolas tradizionalen tailerra. Aurten, Urrezko Almadia saria Downen Sindromearen Nafarroako Elkarteari eta Jarauta 69 txarangari emango diete.