INFORMAZIOA EMATEKO JARDUNALDIA

Dozenaka lagun bildu ziren joan den larunbatean Autopista Elektrikorik Ez plataformak 400 kilovolt, 400 minutu lelopean egindako informazio jardunaldietan. Red Electrica de España enpresak Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa) eta Deikaztelu artean egin nahi duen goi tentsioko linearen aurkako topaketa izan zen, hain justu. Oraindik noiz zehaztu ez duten arren, datozen asteetan halako ekitaldi gehiago egingo dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.