SEGURTASUNIK EZAK IRTENBIDE NEKEZA

Olabe bitan banatzen du N121-A errepideak. Egunero, ehunka ibilgailu ibiltzen dira handik. Olabeko Kontzejua duela dezente hasi zen oinezkoentzako pasabidea eskatzen. Hainbat bilera bertan behera gelditu ostean, badirudi astelehenean bilduko direla Luis Zarraluki Nafarroako Gobernuko Sustapen kontseilariarekin. Irtenbidea laster lortzea espero dute Kontzejuko kideek.