IRAKURTZEKO ZALETASUNA, KANTUAN

Ikasleen artean irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko, Nafarroako Ikastolen Elkarteak kanta bat egin du. Juul izena du kanpainak, eta haur eta gazte literatura bultzatu nahi du. Horretarako, hainbat ikastolatako ikasleek eta Euskal Herriko musikariek parte hartu dute. Besteak beste, Kaotikoko Xabi Aldazek, Vendettako Luisillok, Hesian taldeko Fran Uriasek eta Akelarre taldeko abeslariak. Kantaren hitza Josu Txapartegi Zarauzko ikastolako irakaslearena da.