AEK-k euskaltegi berria du Berriozarren. Auzalor du izena, eta Eguzki plazan dago. Helduen alfabetatzean eta euskalduntzean beste urrats bat egin dute. Euskaltegiaren inaugurazio ekitaldian joaldunek animatu zuten festa, eta, ondoren, mokadu batzuk jateko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Horretaz gain, AEK-ko kideek Korrika aurkezteko baliatu zuten euskaltegiaren irekiera. Heldu den martxoaren 15ean, 13:30ean igaroko da Korrika Berriozartik.