PRESIDENTEAREN IBILBIDEA IRUDITAN

2011ko maiatzaren 11n izan zen Aizarotzen Yolanda Barcina Nafarroako presidentea hautatzeko hauteskunde kanpainaren harira. Ekitaldia, ETAren aldeko pintaketa bat atzean zuela egin zuen. Bide batez, herrian ETAren jarrerarekin epelak zirela salatu zuen Barcinak ekitaldi hartan. Pasa den larunbatean, hainbat herritarrek pintaketa berri bat egin zuten toki horretan bertan. Barcinaren itzala irudikatu nahi izan dute muralean, tartean Nafarroako Kutxaren “heriotza”.