ZIKOINEI ONGIETORRIA SAN ADRIANEN

Zikoinei ongietorria egin zien Gurelur elkarteak San Adrianen lehengo larunbatean. Izan ere, Erriberako herria da zikoina bikote gehien duenetako bat. Udaletxeko lorategian zikoinei buruzko materiala ikusgai izan zuten bertan bildu zirenek, eta, zikoinak gertutik ikusteko, prismatikoak eta teleskopioak erabili zituzten. Iaz, Gurelur elkarteak 900 bat bikote zenbatu zituen Nafarroan. Erriberan izaten dira zikoina gehienak, Tuteran, San Adrianen eta Corellan, besteak beste.