2003ko ekainaren 21ean argitaratu zen BERRIA egunkariko lehen zenbakia. Urteurrenaren harira, proiektuaren atzean dagoen komunitatearekin egon eta eskerrak emateko xedez hainbat ekitaldi egin dira, tartean Altsasukoa. Bertako udalaren, Sakanako Mankomunitatearen eta zenbait euskalzaleren laguntzaz, bihar, Gari musikari legazpiarrak Ez da amaiera diskoa aurkeztuko du 20:00etan, Iortia kultur gunean. Sarrerak ekitaldia baino lehen eros daitezke.