ITZULTZEA ESKATU DUTE LEITZARREK

Maxurreneak herriarentzat izan behar duela eskatu dute ehunka leitzarrek. Euriari aurre eginez, joan den larunbatean 300 lagun inguru bildu ziren manifestazioan, eta Guardia Zibilaren begiradapean egin zuten ibilbidea. Herriaren nahia errespetatu; Maxurrenea herriarentzat! zioen pankartak. Urteak dira herritarrek nahi dutela etxea Leitzarena izatea, eta erabilera kulturala eman nahi diote eraikinari. Orain dela hamar urte, Guardia Zibilaren kuartel bihurtu zen.