UHOLDEEK UTZI DUTENA

Joan den asteburuko uholdeek hogei milioi euro inguruko kalteak eragin zituzten. Uholdeek hondatutako 1.500 etxebizitza, etxabe, auto, enpresa eta denda zenbatu dituzte, eta oraindik ere sumatzen dira uholdeen arrastoak. Ez dute baztertzen kalteak larriagoak izatea: “Urtarrileko uholdeek hektarea gehiagori eragin zieten, baina oraingoek galera ekonomiko handiagoak izanen dituzte”, esan du Felix Bariain UAGNko buruak.