Elizondoko diseinatzaile Juan Angel Perotxenaren irudi batek iragarri du igandean ospatuko duten Baztandarren Biltzarra. Lehiaketa egin zuten kartela aukeratzeko, eta Perotxenaren lanak irabazi zuen. Epaimahaiak nabarmendu zuen irudi soila eta, aldi berean, indartsua zela.