ERRIBERAN ERE EUSKARAZ BIZITZEKO

Jendetza bildu zen igandean Tuteran egin zuten Nafarroa Oinez-en. Eguraldia lagun izan zuten Tuterara bildutakoek. Sei kilometroko ibilbidean lau gune egon ziren. Horietan, besteak beste, kontzertuak, herri kirolak eta puzgarriak izan ziren. Argia ikastolak antolatzen duen hirugarren Nafarroa Oinez izan da aurtengoa. Orain 29 urte sortu zen Erriberako ikastola bakarra. Egun, 250 ikaslek euskara hutsean jasotzen dute euren heziketa hainbat pertsonaren lanari esker.