BEDERATZI HILABETE ETA GERO IREKITA

Urtarrileko euriteek eragindako luizi batengatik itxita egon da Atarrabia eta Uharte lotzen dituen errepidea. Ondorioz, bederatzi hilabetez, Uharteko herritarrek beste errepide batzuetatik igaro behar izan dute autoz, tartean Aretako industrialdetik edo Itaroatik. Luizia kentzeko lanak irailean hasi ziren. Besteak beste, luizia izan den horma eusteko lanak egin dituzte. Orotara, Nafarroako Gobernuak 64.000 euro gastatu ditu errepidea konpontzeko lanetan.