GIZARTE ERAGILEAK, BILDU EZINIK

Hipotekak Kalte Egindako Barañaingo Plataformak urriaren 30ean ezin izan zuen bilerarik egin eskatua zuen kultur etxeko gelan. Bilera hasi behar zutela, plataformako kideei jakinarazi zieten ezin zutela gela hori erabili eta gela husten ez bazuten udaltzainei deituko zietela. Gela utzi eta bilera pasabidean egin zuten. Handik ere kaleratu zituzten plataformako kideak. Azken asteetan, herriko hainbat elkartek zailtasunak izan dituzte eraikin publikoetan biltzeko.