GAIXOTZEAGATIK, LANGILE BAT KALERA

Tina Parrak 23 urte egin ditu lanean Correos Espainiako posta zerbitzuan. Baina, osasun arazoak tarteko, azken hamalau hilabeteetan 35 egunez ez da lanera joan. Espainiako Gobernuaren lan erreformak gaixoaldi hori langile bat kaleratzeko arrazoi nahikotzat jotzen duenez, Correoseko zuzendaritzak kaleratu egin zuen Parra. Joan den astean ehun bat lagunek protesta egin zuten Sarasate pasealekuko posta bulegoan, Parra berriro lanean har dezatela eskatzeko.