ESPAINIAKO BANDERA JARRI DUTE

Espainiako bandera dago Baztango udaletxean (Elizondo) hilaren 12az geroztik, Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak ikurra jartzera derrigortu ostean. Bildu eta Baztango Ezkerra alderdiek “giroa asaldatzeko probokazioa” dela salatu dute. Haien ustez, “gehiengoaren sentimenduaren kontra” egiten du Espainiako banderak. Horregatik, soilik legeak agindutako ordutan ipintzen dute: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara.