NORABIDEA ASMATZEN

Jon Sarasuak —irudian— idatzi du Hiztunpolisa. Euskaltasunaren norabideaz apunteak liburua. Egileak hiztun komunitatearen zuntzetan jarri ditu begiak. Hortik aurrera, Zer egin? galderari erantzuten saiatuko da. Ez da erantzun zehatzik, biderako apunteen forma du lanak. Gogoeta horietan sakonduko du Jon Sarasua berak, Rosa Ramosekin, David Anautekin eta Kike Amonarrizekin batera, asteartean, 20:00etan, planetarioan.