LARANJA KOLOREKO ASKATASUNA

Martxoaren 16an, igandearekin, egin zuten Antsoainen Libre eguna. Azken urteetan, herriko zortzi lagun zigortu dituzte epaitegieek, besteak beste, militantzia politikoarengatik eta sanferminetako txupinazoan ikurrina eramateagatik. Epaiketak salatzeko, eta auzipetuei elkartasuna adierazteko ekinaldiz betetako eguna antolatu zuten; azoka, musika eta umeentzako jolasak muntatu zituzten. Eguerdian, ‘Libre’ hitza osatu, eta ondoren herri krosa egin zuten.