ATARRABIAKO ATERPEA, BERRIRO IREKIA

Gaztelan-Transformak taldeak Atarrabiako aterpetxearen kudeaketa hartu du bere gain, eta martxoaren 22an berriz ireki zuen. Donejakue bideko lehen kategoriako aterpetxea da. Era berean, Gazteentzako Aterpetxeen Nazioarteko Sarearen barnean dago. Lo egiteko tokiaz gain, taberna-jatetxea ere martxan jarri dute. Kontsumo arduratsua sustatu nahi dute; horretarako, artisautza eta zero kilometro produktuak eta elikagai ekologikoak eskainiko dituzte.