Erroldatuen artean zozketa egin ostean, Iruñeko Udalak ikusgai paratu du maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetako mahaien osaketa. Guztira, 2.385 kargudun izanen dira egun horretan (bederatzi pertsona hautes-mahai bakoitzeko), baina udalak ohar batean azaldu duenez, kopuru horren heren batek bakarrik parte hartuko du, gainontzekoak ordezkoak izanen baitira.
Esteka honetan egin daiteke kontsulta euskaraz.
Leave a Reply