Berria
Goizeko zortzietan elkartu dira dozenaka lagun Txantreako etxebizitzako atarian, Hipotekak Kaltetutakoen Nafarroako Plataformak deituta, bederatzietarako espero baitzuten etxegabetzea. Joxe Abaurrea Iruñeko zinegotziak jakinarazi duenez, plataformako abokatuek eta BBVA bankuak akordioa lortu dute kaleratzea gaurkoz ez gauzatzeko.
Angel Luis Fortun abokatuak azaldu du bertan behera geratu dela etxegabetzea, baina ez du zehaztu aurrerantzean zertan geratuko den auzia. Espero du bankuarekin negoziazioetan hastea, nahiz eta zehaztu duen aurretik saiatu izan direla negoziatzen baina bankuak entzungor egin diola negoziazio eskari horri.
Patxi eta Idoia babesteko, ordezkari politiko ugari ere batu dira etxe atarian. Besteak beste, han daude Joseba Asiron Iruñeko alkatea, Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea. Elkartutakoek etxe kaleratzeen kontra oihukatu dute, tartean, eskatuz ez dadila etxegabetzerik egon. Sare sozialetan oihartzun handia izan du.
Leave a Reply