Bertze hazi bat ereiteko: Iruñeko Labea arte, zientzia eta natura laborategiak Arbola jaialdia antolatu du hiriburuan, bigarrenez. Ekinaldiak iaz hasitako bideari eman nahi dio segida, sortu zuten unetik beretik izan baitu egonkortzeko asmoa; aurtengo aldiak, halere, izanen du berrikuntzarik, proiektu sendo eta egonkorra ehuntzea ez ezik, gogoetarako bide berriak sortzea eta sakontzea ere hartu baitu...
Edurne Elizondo
Xaboia ez da nahikoa arropa garbitzeko
Marokotik etorri dira Iruñera, Marokon gertatzen denari buruzko ardurak mugak zeharkatzen dituelako: AEBetako eta Europako ehungintzaren arloko enpresa handiek herri horretan ekoizten dituzte euren arropak, prozesua merkatzeko, eta, horretarako, langileen eskubideak kontuan hartzen ez dituzten baldintzak ezartzen dituzten tailerrak erabiltzen dituzte. Nadia Ahesbi marokoarra da, ehungintzaren arloko langilea, eta Nafarroako Parlamentuan izan da —martxoaren 20an—,...
Egitura salatzeko
Egiturazkoa. Halakoxea da arrazakeria, eta halakoxea delako, hain zuzen, haren erroak gizartearen arlo guztietara ailegatzen dira. Egiturazko arazo bat dago migratzaileei etxebizitzarik alokatu nahi ez dietenen jarreraren atzean; egiturazko arazo bat dago karrikan herritar beltzak eta arrazializatuak geldiarazten eta miatzen dituzten polizien jarreraren atzean; eta egiturazko arazo bat dago ustez delitu bat egin duen migratzaileren bati buruzko...
«Zaila bada ere, heriotzaren beldurra kenduta zabalagoa da bizitza»
Heriotzarekin izan zuen esperientzia batek hausnartzera bulkatu zuen Nere Erkiaga (Lekeitio, Bizkaia, 1973), eta, tanatologia ikasi ostean, Hil arte bizi programa sortu zuen 2022an. Geroztik, herriz herri ibili da, «heriotzaren gainean ditugun eskubideak» plazaratuz eta fenomeno horren inguruko tabuak apurtuz. Erkiagak azpimarratu du tailerrak ez direla egokiak doluan daudenentzat. Lesakako Koskontako bideko aretoan izan zen ostegunean,...
Giltzurruneko gaixotasunek gora egin dutela ohartarazi du Alcer elkarteak
Azken hamarkadan, %30; Alcer elkarteak ohartarazi du giltzurruneko gaixotasunek gora egin dutela, eta prebentzioa lantzera deitu ditu herritarrak, dialisirako makina bati lot ez daitezen. «Gaitz isilak dira giltzurrunekoak, konturatzen garenerako laugarren edo bosgarren fasean baitira, hau da, dialisia behar dugunean aurrera egiteko», azaldu du Alcer elkarteko presidente Gema De la Navak. Giltzurrunaren Munduko Eguna izan da...
Garai bateko dirdiraren bila
Itzali da garai bateko dirdira. Saidek 2016ko martxoan itxi zuen Iruñeko Zabalguneko Carlos III zinematokia, eta aretorik gabe gelditu zen, ondorioz, hiriko erdialdea; auzo berean zegoen Olite zinematokia, eta hura 2014an itxi zuten; 2019an, berriz, eraikina eraitsi zuten. Behera botatako harrien artean gelditu zen hiriburuko zinema aretoek izan zuten urrezko garaiaren azken arrastoa. Iruñeko zinematokien...
Polemikak lokaztutako proiektu bat
Nilsak espero ez zuen eztabaida piztu du Tuterako araztegia berritzeko eta handitzeko proiektuak. Tuterako alkate Alejandro Toquero (UPN) izan zen egitasmo horren aurka agertu zen lehen agintaria; otsailaren hasieran, proiektua bertan behera uzteko eskatu zuen. Tuterako alkatearekin bat egin zuen Arguedaskoak, gero, araztegia handitzeko proiektuak udalerri horren lurrak uki baititzake. Ekologistek ere txarretsi egin dituzte...
«Kalea gurea ere badela aldarrikatu nahi dugu»
Iruñeko historia ikuspuntu feminista batetik lantzeko proiektu berri bat sortu dute hiriburuan: Memoria Eszenikoa. Ellas liburuan jasotako emakumeen historiari ikusgaitasuna emateko, asmoa da hiriburuan egiten dituzten ibilaldi gidatuak antzeztea. Aktoreetako bat da Maia Ansa (Gaintza, 1990). Zein da Memoria Eszenikoa proiektuaren abiapuntua? Antzerkia, kalea eta memoria historikoa uztartzen dituen proiektu bat da gurea. Abiapuntua dira...
Euskaraz, harro eta ozen
Azken orduko urduritasunak ere ez dio irribarrea hoztu, kontent baita Korrikaren Nafarroako koordinatzaile Asier Biurrun: «Lana egina dago; Korrika badator!». Euskararen aldeko lasterketa atzo abiatu zen, Irundik (Gipuzkoa), eta hilaren 24an amaituko da, Baionan. Nafarroara gaur ailegatuko da, eta, datorren asteartera bitarte, herrialdeko hamaika udalerri zeharkatuko ditu. Aurtengoa Korrikaren 23. aldia da, eta Harro herri...
Antzokien sareak antzerkia, dantza eta zirkua eramanen ditu 32 herritara
Sendaberri programa martxan da, berriz ere. Joan den asteburuan abiatu zuten, eta datozen hilabeteotan, antzerkia, dantza eta zirkua eramanen ditu Nafarroako 32 herritara. Hamalau konpainiak parte hartuko dute, eta, denera, 65 funtzio aurkeztuko dituzte. Nafarroako Antzoki Sareak antolatu du, Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuaren laguntzarekin. Nafarroako Antzokien Sareko buru Asier Costak, Elortzibarko Udaleko Kultura zinegotzi Luis...