Iera Agirrek (Leitza, 1987) kantxa du berezko toki, baina frontoia utzi, eta Nafarroako Parlamentuaren egoitzan sartu zen, urtarrilaren 10ean, Maite Ruiz de Larramendirekin batera. Bi pilotariok Ados sortu zuten, 2021eko maiatzean: eskuzko pilotari emakumezkoen lehen klub profesionala. Laguntza eskatu dute orain, aurrera egiteko. Babesik eza salatu du Agirrek, eta «benetako aukera berdintasuna» aldarrikatu du: gehiago...
Edurne Elizondo
Trikiti gosea asetzen
Triki-triki-triki. Maletak zabaldu, panderoak astindu, eta trikitien doinuez bustiko dira gaur Lesakako karrikak. Nafarroako X. Trikiti Jaialdia ospatuko dute, 17:30ean, Lesakako Harriondoa kultur etxean. «Trikitia presente dago Nafarroan, eta, jendeak uste badu galdu dela edo mundu txikia dela, oker da: akaso, ez da hain handia, baina oso presente dago», esan du Irune Elizagoienek, Nafarroako Trikitixa...
Sarea ehuntzen jarraitzeko
Iruñeko Haritu sareak hiru urte bete berri ditu —2021eko urtarrilaren 25ean sortu zuten—, eta urteurrena ospatzeko zenbait ekinaldi antolatu ditu datozen egunotarako. Gaur, elikagai bilketa bat eginen dute hiriburuko dendetan; otsailaren 1ean, sareko kideek proiektuaren berri emanen dute, Iruñeko Zabaldin; eta otsailaren 3an, berriz, egun osoko besta eginen dute, etxebizitzaren eta pertsona guztien oinarrizko eskubideen...
Sunsundegui, kontraesanezko etorkizuna
«Itxaropenezko etorkizuna du Sunsundeguik». Ez zaio arrazoirik falta Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko kontseilariari. Volvo Suediako multinazionalaren bi autobus modeloren karrozeriak egiteko kontratua izenpetu berri du Altsasuko autobus ekoizleak
Milaka istorio gordetzen dituzten kaxak
Postari moduan aritu dira Variopintas taldeko artistak. COVID-19ak eragindako itxialdiaren ondorioz elkarren berri izateko eta elkarren artean sortzeko premia zutenez, trukatzen ibili diren zortzi gutun kutxa egin dituzte. Kaxa horien bidez, milaka istorio eta 64 artelan sortu dituzte Korrespondentzia erakusketarako. Iruñeko Ziudadelako bolborategian ikusgai dago otsailaren 11ra arte. Variopintas taldeko kideek egin dute erakusketaren bisita...
Mikel Segura gazte agoiztarrak «barrua husteko» tresna bilakatu du rap musika
Abenduan Agoitzen egindako LEB jaialdiak bertze bultzada bat eman dio Mikel Segurak nerabea zenean musikaren esparruan hasitako bideari: AGTZ bere taldearekin kontzertu bat egin zuen, batetik; eta, bertzetik, jaialdiaren babespean, Nacimos izenburuko kanta grabatu du Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan, Brian Claveriarekin. Segura musika entzunez hazi da, eta arrebak bideo batean erakutsitako bi rap kantariren ika-mikak...
Artearen, disidentzien eta askatasunaren arkupea
Oharkabean pasatzen den ate bat Iruñeko Kuria kaleko 29. zenbakian, bi arku eta beheraka doazen eskailera batzuk. Harrizko hormak, barra eta eserita goxo-goxo egoteko animal print estiloko sofak. Arkuz josita dago sabaia, eta horietako batean, engranaje forma duten letra handi batzuekin, Ardise idatzita ageri da. Ardise elkarteko beheko solairua da. «Iruñeko Alde Zaharrean artearentzako eta...
Basamortua zeharkatzeko gertu
Etorkizuna ate joka du Nafarroako Volkswagenek. Aldaketa garaia da. Urte berezia izan du aurtengoa, auto elektrikora egokitzeko inbertsioa konfirmatu baitu taldeak. Horretarako, moldaketa handiak egin beharko dituzte fabrika barruan datorren urtearen erdialdetik 2026a amaitu arte, eta moldaketa horiek bete-betean eragingo dute eguneroko produkzioan. «Basamortuko zeharkaldia». Halaxe definitu du Alfredo Morales Nafarroako Volkswageneko langileen batzordeko presidenteak...
Madrilek laugarrenez moldatuko du Esa handitzeko proiektua
Hogei urte joan dira Itoizko urtegiak azpian hartutako herriak eraitsi zituztenetik; Esakoa handitzekoa, berriz, amaierarik ez duen proiektu bat da: Espainiako Gobernuak laugarrenez moldatuko duela iragarri zuen azaroan, oraingoan «eskuin hegala are gehiago egonkortzeko» asmoz. Urriaren 26an, Ebroko Ur Konfederazioak onartu zuen Esako urtegia handitzeko lanak «behin-behinean etenda» zeudela. Aurretik, Esa handitzeko lanen aurkako Rio...
Zaintza lanak erdigunean jartzeko egindako grebaren urtea
Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8an eman zuen albistea: greba feminista orokorrera deitu zuen azaroaren 30erako, Hego Euskal Herrian. Feministek bertze urrats bat egin nahi izan dute 2018ko eta 2019ko greba feministekin hasitako bidean, eta erdigunean jarri dute aurten zaintzen krisia. Zaintzari buruz hitz egiteko, halabeharrez aipatu behar da emakumeen lana, haien bizkar baitago zaintza...