Biluztasuna publikoaren alde »
Abel Azkonak, artista nafarrak, hezkuntza publikoarekiko konpromiso pertsonala argi utzi zuen joan den martxoaren 3an Iruñeko karriketan egindako performanceren bitartez.
- Jarraitu irakurtzen...
Abel Azkonak, artista nafarrak, hezkuntza publikoarekiko konpromiso pertsonala argi utzi zuen joan den martxoaren 3an Iruñeko karriketan egindako performanceren bitartez.
- Jarraitu irakurtzen...Abiatu da 19. Korrika. Atzo ekin zion aurtengo ibilbideari, Urepelen (Nafarroa Beherea), egun osoko jaiaren ostean. Gaur, bigarren egunean, eginen du bisita Nafarroara, goizean Dantxarineatik sartuta. Herrialdera eginen duen lehen etorrera izanen da; hurrengo ostegunean itzuliko da, eta larunbatera arte ibiliko da nafar lurretan barrena. - Jarraitu irakurtzen...
Badira hainbat urte Korrikaren inguruan kultur jarduerak antolatzen dituela AEK-k, lasterketaren aurreko hilabeteetan. Aurten ere izan da Korrika Kulturala, eta, besteak beste, Erkuden Aristu (Iruñea, 1978 ) izan da antolakuntzan lanean.
Zein da Korrika Kulturalaren helburua?
AEKri egokia iruditu zitzaion herriak bere parte hartzearen bitartez ematen duen horretatik jasotzen dena nolabait itzultzea. Herriak ematen duen hori itzultzeko modua da Korrika Kulturala. Euskal kultura sustatzea da xedea, hainbat arlotako sorkuntza lanak jendaurrean aurkeztuz.
Zer ekintza antolatu dituzue?
Iruñerrian, hauek izan ditugu: Burlatan Fausto antzezlana aurkeztu genuen. Iruñean, Zentral Kafe Antzokian, Gosariak ikuskizuna, eta Nafarroako Antzerki Eskolan Bertsolaritzaren sekretuak saioa plazaratu genuen. Bertso bira ere egin dugu bertso eskoletako kideekin batera.
Zer moduko harrera izan duzue?
Denetarikoa. Bertsolaritzaren sekretuak eta Gosariak saioek harrera ona izan dute. Bestalde, auzo eta herrietako Korrika batzordeek ere antolatu dituzte gauzak, bertso afariak edo bakarrizketak, kasurako. Horretaz gain, Irrintzi euskaltegian formatu txikiko saio bat egin genuen, kristoren arrakasta izan zuena: ikasleak norabait joan beharrean sortzaileak joan ziren euskaltegira. Hamar minutuko bakarrizketa bat, ipuin kontalari bat eta mago bat izan genituen, eta ikasleak txandaka pasatu ziren euren aurretik.
Joseba Sarrionandia idazlearen testuek, Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artisten irudiek eta Gose taldearen musikak osatzen dute Gosariak. Hamaika abesti biltzen dituen egitasmoa da; ez, ordea, diskoa. Disko bat baino gehiago da; testu, doinu eta irudiz osatutako sorkuntza. Korrika kulturalak antolatuta, emanaldia egingo du Gose taldeak, gaur, Iruñean. Zentral aretoan ariko dira musikariak, 20:00etan.
Esnatu zenean, dinosauroa han zegoen oraindik. Monterrosoren mikroipuin famatuan bezalaxe, Bakartxo Ruiz parlamentariak (Iruñea, 1977) ordenagailua piztu zuenean, 2012ko azaroaren 26an, hantxe zuen dinosauroa, El Mundo berripaperaren edizio digitalaren tituluen artean, zain: "Argazkiaren erdian ukabila goratua ageri dena Bakartxo Ruiz da. Sandra Barneda eta Leire Pajinen nahasketa dirudien hori [...]. Hura ikusita, argi gelditzen da Jarrai txakurtxistu look-a indarrean dela oraindik: kopeta-ile moztua, adats zarpaila eta biolin koloreko tindua". Emakume batek sinatutako artikulua zen hura —Vascas de gama alta izenburukoa (Goi mailako euskal emakumeak)—. Nafar parlamentariak barre egiten du orain erreportaje hura gogora ekartzean, baina ez du gutxietsi nahi, kazetaritza molde atzerakoienen adibide hutsaz harago, "gizartean oso errotua dagoen jarrera baten isla" delako. Politikaren esparruan (beste askotan bezala), gizonak eta emakumeak irizpide ezberdinen arabera neurtzen dituen jarrera. - Jarraitu irakurtzen...
Bosgarren urteurrena ospatuko du 'Nafarroako Hitza'-k aurtengo abenduan, eta, egindakoari autoatseginez begira gelditu beharrean, hamaika egitasmo berri jarriko ditu abian datozen hilabeteetan, gertuko informazioa jorratzeko molde berriak sustatu nahian.
- Jarraitu irakurtzen...
Argitaratu zen lehen egunetik, 2010ko azaroaren 5 hartatik, asteroko hitzorduari hutsik egin gabe kaleratu da Nafarroako Hitza. Ostiralero, gertuko informazioari lekua ematea izan du helburu, Nafarroa mailako euskara hutsezko astekari bakarra izateraino. Aste honetakoa du 200. zenbakia.
- Jarraitu irakurtzen...Lesakako Udalak Rafael Eneterreagaren esku (Lesaka, 1942) utziko du sanferminei hasiera emateko ardura, Lesakako kultur ondarearen bilketan egindako lanarengatik. Eneterreagarentzat ohore bat da lehenengo suziria botatzeko aukera izatea, baina, dioenez, oraindik ez dago urduri. - Jarraitu irakurtzen...
Iruñeko Udala, UPNren eskuetan, hilotz politikoa dela entzuten dugu tarteka-marteka tertulietan edo egunkarietako analisi politikoetan: "Akabaturik dago", "ez du etorkizunik", "iraungitze data gainditua du"... Baina hitzak hitz eta norberaren desioak desio, egia bakarra da Iruñeko Udala UPNren eskuetan dagoela oraindik orain, eta hiria gobernatzen segitzen duela. - Jarraitu irakurtzen...
Iazko sanferminetan, aspaldiko partez, herri-bestendako gune propio bat lortu zen Iruñean, eta aurten, besta horiek hurbil ditugun honetan, orduan lortutakoari eusteko beharra datorkigu gogora. Nabarmentzekoa da, gure ustez, nola Iruñeko Udalak espazio hura lehiaketan eskaini eta enpresa bakar batek ere ez zuen hartu; horren aldean, ehunka herritarren auzolanari eta oro har iruindarren gogo, borondate eta determinazioari esker osatu zen Jaigunea. Hau da, merkatu-ikuspegitik eraginkorra ez izanik ez zen deus ere sortu, eta, aldiz, bai herritarren gogotik, auzolanean, txandak eginez. Merkatu-irizpideak agintzen duen ikuskizuna pasiboki kontsumitzeko ereduari irabazten baitio Gora Iruñea!-k bultzatzen duenak. Diru-irabazi asmoaren aldean, txosnetan, eta bertze, guztion artean txandak egitearen eredua ageri zaigu eraginkor.
Jai gunearen gisako ekimen bat aitzinera ateratzeko behar-beharrezkoa ikusten dugu bai ekintzaileek eta bai herritarrek ere horretarako zilegitasuna onartzea, are gehiago, autoritatea aurka dagoenean. Zilegitasuna izanda ere, gogo eta borondaterik gabe nekez lortuko litzateke indar aski. Eta behar adina indar metatutakoan, berriz, ezinbertzekoa iruditzen zaigu determinazioa, asmoari irmoki eustekoa, bidean ager daitezkeen traba anitz gaindituz aitzinera egiteko. Bertze modu batean ezin uler ditzakegu iruindarrek hamaika aldiz izan dituzten lorpenak hiriaren herri-izaerari bizirik eusterakoan.
Lorpenak aipatzen ditugu, jakinik porrotak ere izan direla. Batzuetan indar aski ez, bertze batzuetan autoritateen ankerkeriaren tamainak prestaketa oro gainditu duelako. Baina badago ezaugarri bat azpimarratu nahi genukeena: autoritateari bere boterea aitortzea ala ez, horra hor herri-indarraren tamainan erabakigarri izan daitekeena. Herri-ekimenak autoritateekin darabilen pultsoan, etengabe neurtu behar du bere ekinaren eta errepresio-ondorioen arteko oreka, eta, noski, jarduera horren nekeak maiz ahitzen du edozein indar eta ahalegin.
Porrotei buelta ematea edo galdutako eremuak berreskuratzea zinez zaila suertatzen da, eta, beraz, ahalegin berezia eskatzen du horiei eusteak. Lortzea bera bezain garrantzitsua, edo are gehiago, baita eustea ere. Zainduz eta babestuz. Lortze-prozesuan bildutako gogo, indar eta determinazio berberaz. Eta determinazioa hor izanen da zilegitasuna aitortzen baldin bada; hau da, autoritateen legitimitatea kuestionatuz, herriaren zilegitasuna gailentzen den heinean.
Iruñeko sanferminek ez lukete gure arreta hainbertze bereganatuko, herri-ekimenak darabilen borrokarengatik ez balitz. Izan ere, aunitz dago jokoan bertan, eta kasu honetan kultura arloan gertatzen ari dena gainerako eremuetara ere eraman genezake. Diru-irabazi eredua elikatzen dugu, ala txandagilearena?