“DNE kanporatu dugu, baina gauza bera gerta dakioke beste herri bati”

“DNE kanporatu dugu, baina gauza bera gerta dakioke beste herri bati” »

Ez da politikaria, eta ez zuen alkate izan nahi. Baina Garinoaingo alkatea izanen da aurki. Bizilagun gehienen babesa lortu du, zerrenda herritarraren buru izan eta DNE alderdia behingoz agintetik kentzeko. - Jarraitu irakurtzen...

70 »

AHT-aren aurkako protesta babestu duten taldeak

Babes zabala jaso dute Nafarroako AHT Gelditu, Ekologistak Martxan eta Sustrai Erakuntza taldeek. AHTa “berehala” gelditzeko eskatuko dute bihar, giza katea eginez 12:30ean Iruñeko Sarasate pasealekutik. 70 talde eta eragilek babestu dute azpiegituraren aurkako protesta.

Aldaketarako zenbakiak »

Irakurle maiteak, ia ziur naiz lerro hauek irakurriko dituzuen guztiok nahi duzuela maiatzeko hauteskundeetatik aterako den gobernua aurreko gobernuen oso ezberdina izatea. Horretarako, bistan denez, aldaketarako indar guztiek ados jarri beharko dute. Baina borroka horretan sartu aitzin, ikusi beharko dute ea aritmetikak aldaketa hori ekarriko ote duen. Bada, hauteskundeetarako hilabete pasatxo falta delarik, non gauden azal dezaketen zenbaki batzuen entsalada ezkor samarra eskainiko dizuet. On egin. Edo ez. - Jarraitu irakurtzen...

48.427 »

nafarroan langabezian diren pertsonakBehera egin du langabeziak Nafarroan. Otsailean baino 622 lagun gutxiago daude enplegu zerbitzuko zerrendan: 48.427, guztira. 2014ko martxoan baino 3.246 langabe gutxiago dira aurtengoak (-%7,62).

‘Moderna’ zahar gelditu da »

Nafarroako establishment-aren iragarpenak bete izan balira, 2015ean inoizko langabezia tasarik baxuena izanen luke herrialdeak, Nafarroa Europako Batasuneko 30 eskualdeen artean aberatsenetako bat izanen litzateke barne produktu gordinari dagokionez (BPG), eta aurrera urrats itzelak emanak izanen lituzke garapen iraunkor, produktibitate eta bizi-kalitatearen gisako eremu estrategikoetan. Moderna planean aurreikusitakoa bete izan balitz, oso bestelakoa zatekeen Nafarroa. Baina Moderna plana ez da bete. Inondik ere ez. Aitzinera egin beharrean, atzera egin du herrialdeak hainbat alorretan, eta garapenaren aitzakiarekin argazkia atera nahi izan zutenek muturreko galanta jaso dute, errealitate gordinaren kontra.

- Jarraitu irakurtzen...

‘Paparazziak’, euskal hitzen bila »

Martxan da, bigarren urtez, Euskara Merkataritzara egitasmoan parte hartzen duten hamar udalek eta Karrikiri Euskaldunen Elkarteak antolatutako Euskal Paparazziak argazki lehiaketa. Iruñerriko eta Gareseko saltokietan euskarak duen presentzia argazkien bidez ikusaraztea du helburu. Apirilaren 26a bitarte aurkeztu ahalko dira argazkiak, WhatsApp edo Telegram aplikazioen bidez lanak 605 75 40 17 zenbakira bidalita. Euskara eta merkataritza ondoen irudikatzen dituen argazkiak 500 euroko bonoa jasoko du.

77 »

LANPOSTUAK, MILAKOTANModerna planaren sustatzaileek 2010ean iragarri zuten 77.000 lanpostu sortuko zituztela, baina, ituna indarrean jarri zenetik, langabeziaren tasak kontrako norabidea hartu du: 45.866 langabe zeuden plana sinatu zenean. Gaur egun, …

“Euskara ikasteko oso erabilgarria izan daiteke komikia” »

Hasiberrientzako eskuliburuak batzen ditu for dummies kategoriak, arloka: informatika for dummies, matematikak for dummies, brikolajea for dummies… Ideia berari helduta, euskara ikasten ari diren pertsonei zuzendutako irakurketa taldea sortu dute Katakrak kulturguneko kideek, komikia oinarri hartuta. Eta izen ezin egokiagoa eman diote proiektuari: Komikia (eta euskara) for dummies. Jatorriz euskaraz idatzitako zein itzulitako bost lan aukeratu, irakurri, eta horiei buruz solas egitea da asmoa. Luis Soldevila (Santa Cruz Tenerifekoa, Espainia, 1982) da ekimenaren bultzatzaileetako bat.

Tituluak argi azaltzen du: hasiberrientzako antolatu duzue irakurle taldea, euskara ikasten ari zaretenontzat.

Katakrakeko kideen artean sortutako ekimen bat da. German Esparza eta biok pentsatu genuen: “Zergatik ez dugu antolatzen euskara ikasten ari garenok irakurketa talde bat?”. Eta halaxe sortu zen ideia, hots, komikien irakurle talde bat antolatzea euskara ikasleentzat. Argi genuen ez genuela zuzendaririk edo irakaslerik nahi, inguru askea nahi genuela gure kasa euskaraz mintzatu eta hizkuntza praktikatzeko.

Normalean, umeentzako liburuak ematen zaizkio euskara ikasleari. Hori gainditu nahi izan duzue zuek.

Bai. Kontua da hezkuntza formalean —bai hizkuntza eskolan zein euskaltegietan— erabiltzen diren liburuak haurrentzako moldatuak izaten direla. Guk, ordea, helduentzako testuak nahi genituen irakurri. Horregatik pentsatu genuen horrela egitea, eta komikien irakurle taldea sortzea.

Dummie-ak baitzarete, baina ez umeak.

Bai, hori da [barre egin du]. Azken finean, gauzarik garrantzitsuena ongi pasatzea eta lotsarik gabe hitz egitea da. Komunikatzea da gure helburu nagusia. Guk komunikatu nahi dugu, ez dugu bilatzen ederki edo perfekzioz hitz egitea, baizik eta komunikatzea, eta, bide batez, ongi pasatzea.

Zuen behar pertsonaletik sortutako egitasmoa da, zuek ere ari baitzarete euskara ikasten. Zer behar ikusten zenuten?

Euskara praktikatzeko espazio bat nahi genuen, baina espazio ez kontrolatua, gidaririk gabekoa. Mintzatzeko espazio libreagoa nahi genuen. Guretzat gauza garrantzitsua zen irakaslearen edo zuzendariaren figura kentzea.

Zeintzuk dira aukeratu dituzuen liburuak?

Mota oso ezberdinetako lanak dira. Irakurri eta jorratu genuen lehen komikia tira komiko bat izan zen, Zaldieroaren De Rerum Natura 5 (Elkar, 2011). Horren ostean, nobela grafikoa landu genuen, Paco Rocaren Zimurrak (Astiberri, 2014). Bi horiek irakurri eta landu ditugu honezkero. Hurrengoa Rene Goscinny eta Albert Uderzoren Asterix legionarioa albuma izango da (Salvat, 2014). Maiatzean eta ekainean, hurrenez hurren, Jose Carlos Fernandesen Munduko bandarik txarrena (Txalaparta, 2013) eta Jorge Alderete, Harkaitz Cano eta Fermin Muguruzaren Black is Beltza (Talka, 2014) jorratuko ditugu.

Lehenengoaren eta azkenaren egileak —Zaldieroa eta Fermin Muguruza— euskaldun berriak dira, zuek bezalaxe. Kasualitatea da, edo propio egindako zerbait?

Fermin Muguruzaren kasua ezaguna genuen, baina Zaldieroarena ez. Gainera, Zimurrak eta Munduko bandarik txarrena lanen itzultzailea ere euskaldun berria da: Bego Montorio.

Beste genero batzuk baino erabilgarriagoa da komikia euskara ikasteko tenorean?

Bai, orokorrean errazagoa da, zalantzarik gabe. Marrazkiek beti laguntzen dute istorioa ulertarazten. Hortik aurrera, aldeak daude komikien artean. Nire lehen ideia zen Zaldieroaren tira komikoa errazagoa egingo zitzaidala, motzagoa, lehen bistan sinpleagoa delako. Baina egia esanda, Zimurrak nobela grafikoa errazagoa egin zait. Zergatik? Bada, tira komikoa oso konkretua eta arina bada ere, hitzak oso zehatzak eta garrantzitsuak direlako istorioa ulertzeko. Nobela grafikoa luzeagoa da, baina hitzak ez dira hain garrantzitsuak testuingurua ulertzeko. Binetek eta marrazkiek nahiko argi uzten dute istorioa.

Nola funtzionatzen du irakurle taldeak?

Funtzionamendua oso sinplea da. Orain arte bi saio egin ditugu, eta oso erraza izan da dinamika. Hasteko, aurkezpen txikia egiten dugu, autorea ezagutzeko eta testuaren oinarrizko datuak azaltzeko helburuarekin. Gero, horren ostean, aurrez prestatutako galderak egiten ditugu, jendeak libre erantzun ditzan. Galdera zehatzak dira hasieran egiten ditugun horiek. Adibidez: “Zein da zure pertsonaia gustukoena? Zergatik? Zein da, zure ustez, irakurritako komikiaren orrialderik garrantzitsuena?”. Ondoren, galdera orokorragoak botatzen dizkiegu taldekideei. Adibidez, Zimurrak lana jorratzeko saioan, lehenbizi galdera zehatzak egin genituen, eta, gero, gai orokorrari buruz hitz egiten hasi ginen. Izan ere, Zimurrak lanean zahartzaroa, zainketa, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak eta bizitzaren azken fasea dira gai orokorrak. Horiei buruzko solasaldi horretan gauza interesgarri asko aurkitu ditugu. Hizketaldi arinagoa suertatzen da horrela. Orain arteko saioak, gainera, oso dinamikoak izan dira, eta taldekideak oso parte hartzaileak. Dinamizatzeko oso saio errazak izan dira.

Beraz, harrera ona jaso du egitasmoak.

Bai, oso pozik gaude. Lehen saioan zazpi lagun egon ginen, eta, bigarrenean, hamar. Oso profil ezberdinetako jendea elkartu izan gara: euskaltegietako ikasleak, hizkuntza eskolako ikasleak, gazteak eta helduagoak. Baita maila ezberdinetako ikasleak ere. Lehenengo mailako ikaslerik ez da izan, baina B1 mailatik C1 mailara arteko jendeak parte hartu du. Maila ezberdinak izan dira, baina ongi moldatu gara elkar ulertzeko. Nire ustez, jendearen helburu nagusia ez da euskara modu perfektuan ikastea, baizik eta hitz egiteko gai izatea.

Elorrieta, deserri poetikoaz eta politikoaz kantari »

Idazle eta poeta ezagunetan oinarritzen da: Joseba Sarrionandiaren, Joan Oliverren, Harkaitz Canoren, Mario Benedettiren eta Bernardo Atxagaren hitzak hartu ditu Eñaut Elorrieta abeslariak bere lehenengo bakarkako lana egiteko. Idazleen deserri politiko eta poetikoak abesten ditu 2013an kaleratutako Deserriko kantak lanean. Hamar abestiz osatutako diskoa da, baina emanaldietan ohitura du, gainera, Gabriel Arestiren poeman oinarritutako Nire aitaren etxea ere abesteko. Elizondoko Arizkunenea kultur etxean eskainiko du hurrengo kontzertua, igandean, 19:00etan.

Hamaika ekitaldi Nafarroan, giroa berotzen hasteko »

Nafarroako herrietako euskara elkarteek besoak zabalik hartu dute apirilaren 25eko ekitaldia, eta hasiak dira dagoeneko ekitaldi paraleloak antolatzen, Anaitasunako ikuskizunaren aurreko giroa berotzeko.AEK-k eta Arrotxapea kirol elkarteak mendi laste…