Martxo amaieran Nafarroan lanik gabe zegoen pertsona kopurua. »

Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, martxo amaieran 56.524 lagun zeuden langabezian Nafarroan. Urtarriletik martxora bitarte, 5.400 beharginek galdu dute lana.

Hamaika hilabeteren ostean, %2,3 hazi dira esportazioak »

Hamaika hilabetez jarraian, atzerrira salduko produktuen zenbatekoa murriztu egin da Nafarroan. Hala ere, otsailean, joera hori aldatzea lortu da. Izan ere, esportazioak %2,3 hazi ziren hilabete horretan. Espainiako Ekonomia Ministerioaren datuen arab…

“Volkswagenen ekoizpena jaitsiz gero, horrek lanpostuetan eragingo luke” »

Industria eta, batez ere, automozioaren sektorea ondo baino hobeto ezagutzen ditu Chechu Rodriguezek (Tutera, 1959), Nafarroako CCOO sindikatuko Industria Federazioko idazkari nagusiak. Volkswagen markak Polo modeloarekin asmatu izana oso garrantzitsu…

Lana sustatzeko neurriak aurkeztuko dituzte ekainean »

Joan den asteartean bildu zen Enpleguaren Mahaia Nafarroako Parlamentuan. Eragile sozial, politiko eta ekonomikoek parte hartu zuten. Hala, bilkuraren ostean, ekainaren 10erako proposamen jakin batzuk eta langabeziari aurre egiteko plana aurkezteko ko…

ANTZERKI OBRA BILAKATUTAKO NOBELA »

Joan den urrian estreinatu zuten Bilboko Arriaga antzokian Soinujolearen semea antzezlana. Bernardo Atxaga idazlearen obraren egokitzapena da, eta Fernando Bernuesek zuzendu du. Aktore ezagunek hartzen dute parte; tartean, Aitor Beltran, Joseba Apaolaza, Patxo Telleria… Nobela antzerkirako egokitzeaz Patxo Telleria arduratu da. Gaur, 20:00etan antzeztuko dute David eta Josebaren istorioa kontatzen duen antzezlana, Iruñeko Gaiarre antzokian.

7.500 »

Nafarroan bizi diren ijitoak. Joan den astelehenean Ijitoen Nazioarteko Eguna izan zen, eta horren harira, Nafarroako ijitoek ekitaldiak antolatu dituzte hil osorako. Haien egoera ezagutarazi nahi dute. Denera, Nafarroan 7.500 lagunek osatzen dute ijito komunitatea.

16 »

Luiziengatik itxita jarraitzen duten errepideak. Euriteek ez dute atsedenik eman Nafarroan. Luiziak eragin dituzte, eta dagoeneko lurraldeko 16 errepide itxita daude. Gainera, bidea hondoratu da zenbaitetan.

Gazta zatitxoak »

Ez bilatu lerrootan egungo egoeraren azterketa burutsu eta sakonik. Nik ez dakit Barcinaren erregimenarenak egin duen ala ez. Eta, gainera, ez dakit arrazoitzen zergatik ez dakidan hori. Ni ez bainaiz horretarako gai. Baieztapen hori ez da umiltasun faltsua. Benetan. Nire ezintasun baten aitorpen gordina baizik.

Konparazio batera, gazte denboran hamalau urte eman nituen futbol talde batean jokatzen —egurra banatzen, egiaren aitortzeko— eta azken hamar urteetan Osasunaren etxeko partiden kontakizunetan parte hartu dut Euskalerria irratian. Denetara, 24 urte futbolaren inguruan. Eta, hala ere, oraindik ez naiz gai argudio sendoekin esplikatzeko zergatik gorritxoek galdu zuten iragan igandean Espanyolen aurkako partida eta zergatik galduko duten bihar Malagaren aurka.

Ezetz, ezetz, ezin dudala Juan Kruz Lakastarena egin; ezin dudala txiste erraz zein barrokoez ehunduriko foru testu azkarrak —arinak, adimentsuak eta indartsuak— izkiriatu. Eta ez eskatu Joxerra Senarrena egitea; niri zientzia fikzioa iruditzen baitzait ekonomiari zein politikari buruzko gauza bat azaltzeko hiru lerrotatik bi testuinguru eta inguruabar aski ongi hornituez osatzea. Eta, faborez, ez etorri niregana Angel Erro bat aurkituko duzulakoan; hura ez bezala, ni aise zorabiatzen bainaiz urrutiko ideien mundutik benetako gertuko mundura etengabe bidaiatzen dudalarik.

Pentsa. Twitterren aurten ireki dut kontua. Eta apenas erabiltzen dudan. Ez bainaiz ausartzen.

Aurreko astea kanpoan eman nuen. Eta itzuli nintzelarik, Sanz, Miranda eta Maia inputaturik aurkitu nituen; eta Barcina paretaren kontra, dirudienez. Manifestazio jendetsua egin zen Iruñean lehendakariak alde egin dezala eskatzeko, eta parlamentuan zentsura mozio bat bozkatzear zeuden. Eta horren guztiaren aitzinean, datozen azken lerroetan laburbiltzen den analisia egitera ausartzen naiz gehienez ere. Asko jota.

Barcina ez da bere borondatez joanen, ezpada behartuta. PSNk dio —PSOEk agindu dio— ez duela gobernabidea kolokan jarriko (alegia, ez duela zentsura moziorik babestuko). Ez batak eta ez bertzeak ez dute hauteskunderik nahi. Gainbeheraren beldur baitira.

Garaiok hain dira aldakorrak, gertaerak hain larriak, krisia hain sakona, ezusteak hain etengabeak, ezen batzuk hasi baitira pentsatzen baietz, ahal dela, posible dela PSNrik gabeko alternatiba.

Eta ni ezezkoan nago —eta neure burua madarikatzen dut halaxe pentsatzeagatik—. Gaur, bederen, ezezkoan nago. Iruditzen baitzait Corellako pentsalari handiaren gazta zatitxoen teoria indarrean dagoela oraindik. Gazta osoaren laurdena osatzetik herena osatzera pasatuko gara akaso. Ongi. Baina, Lola pitonisarena eginez, igartzen ahal dut hurrengo hauteskundeetan ere ezin izanen garela gazta zati horretatik atera. Deitu patua; deitu putada.

Hauxe da gaur egin dezakedan analisia. Zer espero zenuen, bada?

ARGIA KANPOAN, ILUNTASUNA BARRUAN »

Nafarroako Erresuma Arena pabiloiaren aurrealdeko polikarbonatoko 933 kuboak piztuta egon dira 100 orduz. Argiztapen probak egin dituzte, eta joan den asteko ostegunetik astelehenera bitarte egon da piztuta fatxada. Dena den, pabiloiaren inaugurazioa …

NON BIZI EZ DAGOENEKOA KONTATUZ »

Muturreko egoera islatzen du Pisukideak antzezlanak. Markos idazlea eta Matilde aktorea etxe berean bizi dira. Markosen amaren etxean bizi dira biak, beste zerbait aurkitu bitartean. Bi lagunek badakite bizitoki horretan ezingo direla betiko gelditu. …