Liburutegiek bakearen eta bizikidetzaren aldeko zikloa hasi dute

Liburutegiek bakearen eta bizikidetzaren aldeko zikloa hasi dute »

Herrialdeko 33 gunetan eginen dute. 75 tailer eginen dituzte denera, 5 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Giza eskubideak jorratzea da helburu nagusia. - Jarraitu irakurtzen...

Bertze urrats bat aurrera

Bertze urrats bat aurrera »

Espainiako, Nafarroako eta Aragoiko gobernuek Muga meategia ustiatzeko baimena eman diote Geoalcaliri. Ekologistek berretsi dute ingurumenari kalte eginen diola. - Jarraitu irakurtzen...

Biktimak “umiliatzen” dituen ikur frankista

Biktimak “umiliatzen” dituen ikur frankista »

PSNk atzera egin du Navarra Sumarekin Iruñeko Erorien Monumentua erakusketa areto huts bilakatzeko hitzartutako akordioan. Sozialisten eta udal gobernuko kideen arteko liskarrak erdigunean jarri du 1936ko altxamenduaren gorazarrerako egindako eraikina. Fusilatuen senideek botatzeko eskatu dute. - Jarraitu irakurtzen...

Gizartea eraldatu nahi duen kluba

Gizartea eraldatu nahi duen kluba »

Union Tutera sortu dute, euskara eta kirola tresna gisa hartuta, herritarrengan eragiteko asmoz. Berdintasunaren eta zapalkuntzarik ezaren bidean urratsak egin nahi dituzte; hasteko, futbol talde bat jarriko dute martxan. - Jarraitu irakurtzen...

Txantrean eremu urdina ez dela behar berretsi dute auzokideek

Txantrean eremu urdina ez dela behar berretsi dute auzokideek »

Iruñeko Udalak irailean jarri nahi du martxan aparkalekuak arautzeko sistema auzo horretan. Bizilagunek 4.400 sinadura jaso dituzte kontra. - Jarraitu irakurtzen...

Dantzan jarraitu nahi baitute

Dantzan jarraitu nahi baitute »

Baztan ikastolak mende erdia bete du bukatu berri den ikasturtean, eta ikastolako gurasoek CD-DVD bat plazaratu dute orain arte egindako bide hori ospatzeko. Hezkuntza komunitatea eta ikastolako kide izandako herritarrak inplikatu dituzte proiektuan. Atzera egin dute so, aurrera segitzeko asmoz. - Jarraitu irakurtzen...

Ziclo-P sortu dute Iruñerrian, bizikletaz banatzeko proiektua

Ziclo-P sortu dute Iruñerrian, bizikletaz banatzeko proiektua »

Kooperatiba osatu duten hamabi langileak gaur hasiko dira lanean. Sektorea «duintzea eta profesionalizatzea» hartu dute helburu; bizikletaren erabilera ere aldarrikatu nahi dute. - Jarraitu irakurtzen...

Izurritzat hartutako hiritarrak

Izurritzat hartutako hiritarrak »

Iruñeko Udalak kanpaina bat hasi du usoen aurka. Azarotik, gainera, enpresa bat ari da animalion populazioa «kontrolatzen». Zaunk talde antiespezistak salatu egin du. - Jarraitu irakurtzen...

Zigor hutsaren logikatik erreparazioaren bidera

Zigor hutsaren logikatik erreparazioaren bidera »

Epaile batek espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri du Nafarroan, lehenengo aldiz: Kasedako krimen hirukoitzaren bi egileak dira zigortuak. Zenbait eragilek zigor horren kontra egin dute, ez delako bateragarria ustez espetxeak izan behar duen gizarteratzeko xedearekin. Justizia errestauratiboaren alde egin dute. - Jarraitu irakurtzen...

Eduardo Santos: “Espetxealdiaren auzian, lausotuz doa ezkerraren eta eskuinaren arteko marra”

Eduardo Santos: “Espetxealdiaren auzian, lausotuz doa ezkerraren eta eskuinaren arteko marra” »

Justizia errestauratiboarekin bat egin du Eduardo Santos kontseilariak, eta garbi erran du Nafarroako Gobernuak urratsak egiten segituko duela.