Bi milatik goiti sarrera jarri dituzte salgai, eta aulkiak betetzean ari dira mantso-mantso. Hutsik daude oraindik, baina astebete barru berokiz, txaloz eta kantuz beteko da Nafarroa Arena. Nafarroako Bertsolari Txapelketa ailegatu da azken geltokira, eta larunbatean ospatuko dute finala, Iruñean. Izena eman zuten 24 bertsolaritatik zortzik lortu dute finalerako pasea, eta honako izenok osatu dute, azkenerako,...
Kultura
Topaketen dardara artistikoa iraunaraztea
Ez da erraza gauzei bizialdi bat bakarra eman nahi izatea, efimero eta bakan izan daitezen saiatzea, eta, orobat, haien oihartzunak luze iraunaraztea. Baina egin daiteke. Edo, behintzat, badago saiatzea. Iruñeko Topaketen Memoria Artistikoa programa da horren adibide. 2022an estreinako aldi, eta 2024an bigarrenez, 1972an Iruñean izandako arte topaketetan inspiratutako programazioak izan ziren hirian, eta, antolatzaileen...
Spotifyri uko eta algoritmoei ihes
Plataformak inoiz gutxi heldu dio eskua amultsuki musikariari. Eta bietako zeinek behar duen bestearen eskua gehiago, hori ere jar liteke dudan. «Ez dugu Spotify behar, Spotifyk behar gaitu gu». Mahl Kobat eta Dena musika taldeetako kide Beñat Bidegainek zorrotz ahoskatu ditu hitzok Iruñeko solasaldian, eta esaldi bakarrean azaleratu enpresa horren eta musikarien arteko harreman interesatu...
Gozategi, Kaparrak, Merina Gris eta beste hamabi talde bilduko ditu Aske jaialdiaren estreinako aldiak
Aske jaialdiaren antolatzaileek kolpez eman dute argitara festibalaren estreinaldirako soinu banda osoa: hamabost taldek joko dute abenduaren 27an Atarrabian (Nafarroa). Merina Gris, Neomak, Hazas, Gozategi, Kaparrak, Janus Lester, Nafarroa 1512, Streetwise, Juantxo Skalari, The Clayton, Chuleria, joder!, Dodosound, Marte Lasarte, Bisaiak eta Sustrai Berriak taldeen kontzertuak izanen dira, zehazki. Askeko kideek azpimarratu dutenez, «askotariko generoak...
Eneko Lazkozek irabazi du Agoizko saioa, eta Nafarroako bertsolarien finalerako sailkatu da
Gaur arte izenik gabe zeuden Nafarroako Bertsolari Txapelketako finaleko zortzi eserlekuak. Bada, koskatxo bat aitzineratu dira gaur, eta bete dute lehen aulkia: Eneko Lazkoz Martinez da lehen finalista. 508,5 puntu batu ditu gaur Agoitzen, txapelketako lehen finalaurrekoan. Nahiko hurbil izan du hurrengo kantukidea: Saioa Alkaiza Guallar, 496 puntu lortuta. Haien gibeletik zerrendatu dituzte Ekhiñe Zapian...
«Gure musikari jarduna ez genuke ulertuko eszenatokietatik aparte»
Berantetsia sentitzeko adina denbora ez da pasatu elkarrizketarako zehaztutako ordutik, baina, irribarre zabal bat ahoan, nahi baino beranduago zergatik ailegatu den esplikatzeko gogoari ezin izan dio eutsi Burutik musika taldeko baxu jotzaile eta abeslari Jokin Barriolak (Iruñea, 2002): «Ez didazu sinetsiko: etxetik ateratzen ari nintzela, abesti baterako errepika bat bururatu zait, melodia eta mezua, eta...
Joanes Illarregik irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketako azkeneko kanporaketa, Los Arcosen
Joanes Illarregik irabazi zuen, atzo, Los Arcosen jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken kanporaketa. Illarregik 361,5 puntu eskuratu zituen, eta haren atzetik sailkatu ziren Saioa Alkaiza (340,5), Mikel Lasarte (339), Ekain Alegre (332,5), Kattin Madariaga (331) eta Xabi Maia (319,5). Saioko irabazlea izanik, Illarregi zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Modu horretan eskuratu dute hurrengo faserako txartela...
Flamenkoak eta esku pilotak bat egingo dute Iruñean
Flamenkoaren definizioa zein den argi du Flamenco on Fire fundazioak: «Arte unibertsal eta ikasia da». 2014an sortu zen elkarte hori, bi helburu nagusi betetzeko asmoz: Agustin Castellon Campos Sabicas gitarristari
Artifiziorik gabeko doinuak
Zapatilleran egin du hitzordua Madame Birrots taldeak. Elbeten dago lokala, eta bertan entseatzen dute, Baztango beste talde batzuekin batera. 2021. urtean, Zapatillera fabrika zaharrean obra txiki bat egin zuten bailarako hainbat musikarik, eta entsegu lokal bihurtu. Bi astean behin elkartzen da han Madame Birrots taldea, eta, nahiz eta bertako kideek aitortu duten logistika zaila egiten...
Aurora Beltran: “Areto txikiak maite ditut; hor, bazara edo ez zara, eta ni banaiz”
Aitak oparitutako gitarrak jarri zuen Aurora Beltran musikaren bidean, duela 50 urte. Tahures Zurdos taldeak markatu du bide hori, nahiz eta musikariak bakarrik grabatu dituen bere azken diskoak. Tahures 2019an itzuli zen; Beltran ez da inoiz joan.









