Albisteak

Bertsoz blaituko da Arantza

Bertsoz blaituko da Arantza

Lehia, gozamena eta bertsoak. Horiek uztartzen ditu Euskal Herriko Eskolarteko finalak. «Horrelako txapelketen helburua da gazteetatik hasita helduetaraino bertsolaritzaren ekosistema elikatzea. Horretarako, garrantzitsua da gazteen motibazioa piztea», azaldu du Saioa Onekak, Nafarroako Bertsozale Elkarteko sustapen eragileak. Euskal Herriko Eskolarteko finala jokatuko dute gaur Arantzako frontoian, 17:00etan hasita. Lurraldez lurralde egindako eskolartekoetan sailkatutako 11 bertsolari gazte...

Antzerkia eta bertze, 25 urteak ospatzeko

Antzerkia eta bertze, 25 urteak ospatzeko

Antzerkia, musika, dantza, zirkua… Diziplinen arteko mugak gaindituko ditu Erriberriko Antzerki Jaialdiak, datorren uztailaren 19tik abuztuaren 4ra bitarte. Jaialdiak 25. aldia du aurtengoa, eta urteurrena «eskerrak emateko» baliatu nahi dute ekinaldiko zuzendariek: «Ikus-entzuleak omendu nahi ditugu, eta erdigunean jarri», nabarmendu zuten Ane Pikazak eta Maria Goirizelaiak astelehenean, Iruñeko Baluarten egindako aurkezpenean.  Jaialdiak «bide sendo bat»...

Sakelako telefonotik aldentzen

Sakelako telefonotik aldentzen

Mugikorrik Gabeko Nerabezaroa elkartea sortu dute Nafarroan, haurrek eta nerabeek sakelako telefonoarekin duten harremanaren inguruko kezkaren ondorioz. Jose Luis Asensio elkarteko kideak azaldu duenez, gaiaren inguruan sentsibilitate «oso desberdinak» dituzten pertsonak bildu dira elkartean. Hortaz, gauza guztietan ados ez dauden arren, hiru ardatz nagusi dituzte: haurren eta pantailen arteko harremana «ahalik eta beranduen» hastea, Interneten eduki...

Zezenketen kontra

Zezenketen kontra

Zezenketen aurkako aldarria aspaldikoa da Iruñean, eta gero eta indar handiagoa hartzen ari da: gizakiz bertzeko animalien alde ari diren kolektiboek ez ezik, bertzelako hainbat eragilek ere bat egin dute zezenketarik gabeko besten aldeko mezuarekin. Iruñerriko Zaunk kolektibo antiespezistak auzi horri heldu zion maiatzean Iruñeko Laban egindako mahai inguru batean. Zaunk taldeko Idoia Azkonarekin batera,...

Lozy’s Pharmaceuticals etxeko langileek hiru hilabete bete dituzte greban Baztanen

Lozy’s Pharmaceuticals etxeko langileek hiru hilabete bete dituzte greban Baztanen

«Gogorra da, hiru hilabete denbora luzea baita». Horixe nabarmendu du Baztango Lozy’s Pharmaceuticals enpresako langile batzordeko kide Oihane Etxartek, Iruñeko Udaletxe plazan maiatzaren 21ean egindako elkarretaratzean. Lozy’s etxeak Lekarozen du egoitza; 79 langile finko ditu, eta ia ehuneko lantaldea, behin-behinean aritzen direnak kontuan hartuta. Otsailaren 20an, grebara deitzea erabaki zuten, lan hitzarmen propio baten alde. Hiru...