Igandean dute azken saioa: Irunberriko Arangoiti ikastolako gurasoak, irakasleak eta ikasleak auzolanean ari dira ikastetxeko jolastokia atontzen, eta duela zenbait aste hasitako lanak burutzeko eginen dute bat bihar. 09:00etan hasi, eta 14:00ak arte ariko dira. Ikastolako jolastokia moldatzeko asmoa duela hiruzpalau urte sortu zen Arangoitiko kideen artean. Pandemia pasatuta, eta ikastetxeak jada berrogei urteko bidea...
Albisteak
Gabezien aurrean erantzuna
Sistemaren gabeziak modu komunitarioan asetzeko asmoz, Zaindu Leitzaldea proiektuaren hazia erein zuten iragan udan Estitxu Lertxundik eta Maite eta Xabi Barinagarrementeriak. Martxoaren 1ean jaso zuten uzta: Leitzako Landa industrialdean jarri dute hamaika zerbitzu eskaintzen dituen egoitza, eta hogei bazkide inguru artatzen dituzte. Ordea, azaldu dute ez dela lan makala izan, «pausoz pauso eta xuabe» ondu baitute...
Ager eremuko idazleen bila
Abian da, zazpigarrenez, Ager Vasconum euskarazko literatur lehiaketa. Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko zenbait toki entitatek antolatu dute, hiru helburu nagusirekin: euskaraz idazteko zaletasuna piztea, literatur sorkuntza bultzatzea eta tokiko ekinaldien alde egitea. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 26ra arte aurkezten ahal dituzte lanak. Tafallako, Erriberriko, Lizarrako, Vianako, Zizur Nagusiko, Zangozako, Lodosako eta Garesko udalek eta...


