«Enpresek eraso egin diete gure lanpostuei, eta beharrezko ikusi dugu arazo komun horri erantzuteko elkartzea». Zazpi enpresa batzordeetako ordezkariek eskaera bateratua egin diete industriako langileei, sindikatuei, gizarte eragileei eta «oro har Nafarroako gizarte osoari». Otsailaren 16an, 12:00etan, Iruñeko Golem zinema aretoetatik irtengo den manifestaziora deitu dute, Denok elkarrekin industriaren etorkizunaren defentsan lelopean. Manifestazio «historikoa» izatea nahi dute....
Albisteak
Lizarrako Udalak Teder uztea erabaki du, UPNren, PSNren eta PPren botoei esker
Lizarrako Udalak Teder utziko du. Lizarrerriko garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko sortu zuten elkarte hori, 1997. urtean, eta Lizarrako Udalak ateratzea erabaki du orain, UPNren, PSNren eta PPren aldeko botoekin. Urtarrilaren 16ko osoko bilkuran bozkatu zuten sozialistek egindako proposamena, ezustean. EH Bilduk eta Zurekin Nafarroak kontrako botoa eman zuten, eta Gero Bai abstenitu egin zen....
«Aurrekaririk ez duen ahalegin bat egiten ari da Iruñeko Udala»
Joseba Asiron Iruñeko alkateak (Iruñea, 1962) herriko etxeko bere bulegoan hartu du Nafarroako Hitza. EH Bilduko kidea «harro» mintzatu da azken urteko aldaketez eta PSNrekin lortutako akordioez; onartu ditu, halere, udal gobernuak dituen mugak. [articles:2136728] Sasoiko al dago Iruñeko udal gobernua? Bai, oso sendo daude udala eta gobernu taldea. Oso harro, egoera egonkorra baita Iruñeko Udalean....
Mendia hartzeko bidean
Gaur egun geroz eta emakume gehiagok mendian korrika egiten duten arren, oraindik «gutxi» direla nabarmendu du Uxue Zabaleta Telleriak, Leitzako Irristariak taldeko kideak. Hura aspaldi hasi zen korrika egiten, bere ahizpa Itxarorekin. «Gure asmoa da emakumeak bultzatzea mendian ibiltzera. Lasaitasun handia ematen duen jarduera bat da, deskonektatzeko aukera ematen baitizu. Gainera, emakumeak mendiko lasterketetan parte...