Albisteak

Labak hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Gobernuarekin, euskara sustatzeko

Labak hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Gobernuarekin, euskara sustatzeko

Iruñeko Laba sareak eta Nafarroako Gobernuak akordio bat egin dute euskararen erabilera soziala sustatzeko. Zehazki, Labako ordezkari Igor Lopez de Uraldek eta Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilari Ana Ollok sinatu dute lankidetza hitzarmena, ekainaren 10ean, eta 26.000 euroren aurrekontua du aurtengo. Akordioaren helburua da euskaldunen komunitatea saretzen laguntzea, eta euskaraz ez dakitenei...

Etxe bat herriak pizteko

Etxe bat herriak pizteko

Egunkari batean ikusi zuen berria: Nafarroako Gobernuak Urraulgoitiko Perotx etxea salgai jarriko zuela enkante batean. XVIII. mendeko harrizko etxe handi bat da Perotx; Adoainen dago, 1980tik 2005era kaputxinoen esku egon zen, eta azken hogei urteotan, hutsik. Etxea ikusi bezain pronto, kulturaren esparruan aritzeko toki ezin hobea zela pentsatu zuen Iñigo Martinez Monasterio iruindarrak, eta kulturaren...

Esako urtegiak aurka du geologia

Esako urtegiak aurka du geologia

«Nola liteke proiektuak aurrera jarraitzea?». Galdera hori hainbat aldiz entzun da, Antonio Casas geologoak gidatuta, Greenpeace talde ekologistak Esan antolatu duen ibilaldian. Ekainaren 8an egin dute, eguzkipean. Ia hogei pertsonak parte hartu dute; sei kilometro inguru ibili dira, Esako urtegiko ezkerreko magalaren goiko aldera ailegatzeko. Handik egin diote so Lasaitasuna eta Esako Begiratokia urbanizazioak zeuden...

Liburuak apalategian hil ez daitezen

Liburuak apalategian hil ez daitezen

Atea ireki, eta liburuz betetako kutxak sartu ditu orga batekin denda barrura. «52 dira», erran dio emakumeak dendako arduradunari. Saltzaileak dendako txoko batean jarri ditu guztiak, jasotako materiala tarte bat duenean sailkatzeko asmoz. Hamahiru euro ordaindu dizkio bisitariari, eta hark alde egin du, orga hutsarekin. «Hau da gure egunerokoa!», azaldu du Sole Artolak, dendako erakusmahaiaren...