Irakurri eta Azkua proiektuek kezka eragin dute Bidasoko eskualdeko herritarren artean: Zelena Renovable enpresak bi parke eoliko egin nahi ditu Malerrekako eta Bortzirietako mendietan. Parke horiek ingurumenean eragin dezaketen kalteak kezkatzen ditu herritarrak, bai eta eskualdeko hautetsiak ere. Joan den astean, kezka agertu zieten Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko arduradunei, Jose Maria Aierdi kontseilariarekin eta Ana...
Albisteak
Gerran ere bidea urratzen dutenentzat
Inoiz ez da erabat joaten, istorio bat landu eta zabaltzen duenean, badakielako noizbait —edo nolabait— itzuli eginen dela. «Su txikian egindako kazetaritzaren aldekoa naiz ni; kazetaritza da kontatzen ditugun istorioei segida bat ematea», erran du Ivan Benitez fotokazetariak (Bilbo, 1972). Su txikian idatzitako hamaika istorio jaso ditu Nieva Ceniza. Crónicas contra el olvido liburuan (Eunate,...
Agertuko den esperoan
«Soilik jakin nahi dugu zer gertatu den koadroarekin». Bi hilabete baino gehiago igaro dira Patricia Paats margolariak eta Joseba Salegi zinemagile altsasuarrak ondu zuten In-Defensión/In-Justizia artelana desagertu zenetik. Altsasuko auziak eragindako sufrimendua salatzeko eta oroitarazteko pintatu zuten hori, eta herrko Koxka tabernan eskegi, jabeek bizi izan zuten gertaera historikoaren errekonozimendu gisa. Otsailaren 8tik ez dago....
Ama esnearen banku bat eskatu du Amagintzak
Ama esnearen banku bat. Horixe eskatu du Amagintza elkarteak, Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldian. Elkarteko kide Usua Purroik, Carmen Martinek eta Raquel Saenzek hartu dute hitza, Osasun Batzordeko parlamentarien aurrean, hilaren 16an. Ez da eskaera hori egiten duten lehen aldia: 2017an eta 2021ean ere parlamentuan izan ziren Amagintzako kideak, baina Nafarroako Gobernuak oraindik ez du ama...