Albisteak

Denetariko oinarri musikal, bertso ariketa eta tramak bilduko ditu Iruñeko Bertsoaroa festibalaren 35. aldiak

Denetariko oinarri musikal, bertso ariketa eta tramak bilduko ditu Iruñeko Bertsoaroa festibalaren 35. aldiak

Negu beteko asteetan koskaz koska aurrera egiten laguntzeko eskua bertsolaritzak emanen dio aurten Iruñeari, berriz ere. Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak Bertsoaroa zikloa antolatu dute beste behin; asteon eman dute programazioaren berri, eta azken urteotako datu oparoenak utzi dituzte bistara hala: zazpi emanaldi izanen dira guztira, hiriko zazpi espaziotan banatuta, preseski. Osotara 26 bertsolari ariko dira...