Ruben Unanuak (Iruñea, 1980) ongi ezagutzen du gizarte zerbitzuen esparrua; etxerik ez dutenentzako zerbitzuko koordinatzailea izan zen Iruñeko Udalean duela urte batzuk, eta orain, Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria da. Etxebizitza da zerbitzu horretan artatzen dituztenen arazo nagusietako bat. Unanuak onartu du egoerari aurre egiteko zailtasun handiak dituztela. Elkarlanean aritzera deitu ditu bertze udalak eta Nafarroako Gobernua....
Albisteak
Aurrera egiteko aukera baten bila
Denak daude lanean. Batzuk, arropa bila etorri diren emakumeak artatzen; bertzeak, gazte migratzaileen artean banatu beharreko janari poltsak prestatzen. Elkarri Laguntza erakundeko boluntarioek ez dute geldirik egoteko minutu bakar bat ere. Nagusiki, haurrak dituzten andreak eta karrikan bizi diren gazte migratzaileak artatzen dituzte, Iruñeko Arrotxapea auzoko euren egoitzan. 2013an sortu zuten elkartea, krisiak eta prekaritateak...
Amiantoa kentzeko errolda helburu
Iruñeko Udalak amiantoa duten eraikin publiko eta pribatuen zerrenda presatu nahi du 2025. urterako. Helburua da 2032an material hori guztiz erretiratzea, Europako Batasunak osasun arrazoiengatik agindu duen moduan. Iruñeko Udalak 30.000 euroko aurrekontua jarriko du horretarako. Egun erabiltzea debekatuta badago ere, eraikin askotan amiantoa dago oraindik ere. Erabilera asko ditu, eta, gainera, oso merkea da. Hori dela eta, asko baliatzen zuten...
244 urtean denbora neurtzen
«Herritarrei esker». Horixe nabarmendu du Xabier Alvarezek: Orrioko (Ezkabarte) elizako dorre erlojuak «herritarrei esker» segitzen duela martxan. 1780koa da, eta, geroztik, bizilagunak arduratu dira, egunero, erlojuari giltza emateaz. Erloju hori, beraz, 244 urtean aritu da denbora neurtzen. «Oraindik martxan dauden Nafarroako dorre erlojuen artean zaharrena da, eta [Espainiako] estatuko zaharrenetakoa», erran du Alvarezek. Maiatzean, Nafarroako Dorre...