Arteak bainoago, adiskidetasunak lotu ditu Variopintas kolektiboko kideak. «Lagunak gara», erran du Rebecca Gil kideak. Laguntasun horretatik abiatuta piztu zaie beren lan artistikoak partekatzeko eta obren inguruko gogoeta elkarrekin egiteko
Albisteak
Urbasa-Andia Bizirik plataformak salatu du parke eoliko bat eraiki nahi dutela
Ez da lehenengo aldia. Badira urte batzuk hainbat enpresak parke eoliko bat eraikitzeko asmoa dutela Goñerrin eta inguruetan; 2020tik, zehazki. Urbasa-Andia Bizirik plataforma urte horretan sortu zen, eta hartako kideek ondo ezagutzen dute auzia; izan ere, ordudanik askotan elkartu behar izan dute egoera salatzeko. Ekainaren 26an bildu ziren azken aldiz, proiektuaren berri emateko eta atsekabea erakusteko....
Baztandarren Biltzarraren 62. aldia ospatuko dute gaur Elizondon
Elizondon dena prest dute gaur Baztandarren Biltzarra ospatzeko. 62. aldia izanen da, eta ohi bezala, ibarreko herritarren arteko sarea ehuntzen segitzeko asmoz eginen dute. Baztandarren Biltzarra elkarteak egitarau zabala prestatu du: artisauen azoka izanen da plazan, 10:00etan hasita; 11:00etan, orgen desfilea abiatuko da, eguneko ekintza nagusia. Mutil dantzak eginen dituzte desfilearen amaieran, eta, gero, bazkaria eta kontzertuak....
Natura, memoria eta ondarea
«Eskola hobetzeko proiektu bat», «txangoak egiteko aukera bat», «indargune bat» eta «tokiak ezagutzeko modu bat»; «bizitza» eta «lurra». Hitz horiekin laburbildu dute Larraintzarko ikastetxeko ikasleek Sustraiak proiektua. Larraintzarko ikastetxeko guraso elkarteak abiarazi zuen, 2016. urtean, eta, beraz, egitasmoak hamar urte beteko ditu laster. Virginia Iragi Ollo elkarteko presidentea eta Beatriz Iaben elkarteko guraso eta kidea...



