Zezenketen aurkako aldarria aspaldikoa da Iruñean, eta gero eta indar handiagoa hartzen ari da: gizakiz bertzeko animalien alde ari diren kolektiboek ez ezik, bertzelako hainbat eragilek ere bat egin dute zezenketarik gabeko besten aldeko mezuarekin. Iruñerriko Zaunk kolektibo antiespezistak auzi horri heldu zion maiatzean Iruñeko Laban egindako mahai inguru batean. Zaunk taldeko Idoia Azkonarekin batera,...
Albisteak
Lozy’s Pharmaceuticals etxeko langileek hiru hilabete bete dituzte greban Baztanen
«Gogorra da, hiru hilabete denbora luzea baita». Horixe nabarmendu du Baztango Lozy’s Pharmaceuticals enpresako langile batzordeko kide Oihane Etxartek, Iruñeko Udaletxe plazan maiatzaren 21ean egindako elkarretaratzean. Lozy’s etxeak Lekarozen du egoitza; 79 langile finko ditu, eta ia ehuneko lantaldea, behin-behinean aritzen direnak kontuan hartuta. Otsailaren 20an, grebara deitzea erabaki zuten, lan hitzarmen propio baten alde. Hiru...
Nafarroako, Lapurdiko eta Gipuzkoako haurrak saretzeko udalekua eginen dute
Euskara izanen du ardatz nagusi Mugalde udalekuak, eta datorren uztailean eginen dute lehendabiziko aldiz. Bortzirietako, Oiartzungo (Gipuzkoa), Sarako eta Urruñako (Lapurdi) gazteen arteko topaketa izanen da, eta xedea da elkarren arteko harremanak ehundu ditzaten. Uztailaren 15etik 20ra eginen dute egonaldia, Oiartzundik Urruñara, eta 2009an eta 2010ean sortutako gaztetxoentzat izanen da. Martxo bukaeran amaitu zen izena...