Albisteak

Ondare arkeologikoari buruzko bertze dekretu bat eginen dute 1986koaren ordez

Ondare arkeologikoari buruzko bertze dekretu bat eginen dute 1986koaren ordez

«Bertze araudi bat behar dugu». Horixe nabarmendu dute Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuko arkeologoek. Izan ere, 1986. urtekoa da egun indarrean dagoen araudia, eta arkeologoek gehitu dute «erabat zaharkitua» gelditu dela. Kultura Departamentuko arduradunek kezka horrekin bat egin dute, eta hasi dira ondare arkeologikoaren esparruan urratsak egiten: 1986koa ordezkatuko duen dekretu bat prestatzen ari dira, eta,...

Begirada bat bifobiaren erraiei

Begirada bat bifobiaren erraiei

Promiskuoak, desleialak eta heldugabeak direla eta «fase batean» daudela esatea dira, besteak beste, pertsona bisexualei loturiko zenbait mito eta estereotipo. Elisa Coll (Madril, 1992) eta Daniel Valero (Jerez de la Frontera, Espainia, 1994) idazle eta ekintzaile bisexualen arabera, mito horiek deuseztatzen eta ikusgaitasuna aldarrikatzen ahalegindu ordez, bifobiaren erroari behatzeko garaia da. Harrotuk –Iruñeko Udaleko LGTBI...

Basaran goiztiarren zukua

Basaran goiztiarren zukua

Udazkena ohi baino lehenago heldu da basaranentzat. Irailaren 22an, udazkenaren hasierarekin, abiatzen ohi da basaranak biltzeko garaia. Halere, tenperaturak markatzen du agenda. Aurten, Nafarroako Patxarana sor-markak bi aste aurreratu du uzta biltzen hasteko garaia. Reyno Gourmet markaren barruan dago, eta INTIA Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutuak sustatzen eta kudeatzen du. Adrian Subia Nafarroako...

Teatrodix antzerki jaialdia eginen dute Iruñean bosgarrenez, urriaren 4tik 19ra

Teatrodix antzerki jaialdia eginen dute Iruñean bosgarrenez, urriaren 4tik 19ra

Antzerki sozial eta komunitarioak badu bere tokia Iruñean: Teatrodix jaialdia eginen dute bosgarrenez, urriaren 4tik 19ra. Kulturix elkarteak antolatu du, eta, denera, hogei emanaldi baino gehiago hartuko ditu. Espainiako Kultura Ministerioak diruz lagundu du egitasmoa, aurrenekoz. Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala ere babesle dira; halere, Nafarroan gizarte gaietan lan egiten duten hainbat elkarte dira egitasmoaren...