«Soilik jakin nahi dugu zer gertatu den koadroarekin». Bi hilabete baino gehiago igaro dira Patricia Paats margolariak eta Joseba Salegi zinemagile altsasuarrak ondu zuten In-Defensión/In-Justizia artelana desagertu zenetik. Altsasuko auziak eragindako sufrimendua salatzeko eta oroitarazteko pintatu zuten hori, eta herrko Koxka tabernan eskegi, jabeek bizi izan zuten gertaera historikoaren errekonozimendu gisa. Otsailaren 8tik ez dago....
Albisteak
Ama esnearen banku bat eskatu du Amagintzak
Ama esnearen banku bat. Horixe eskatu du Amagintza elkarteak, Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldian. Elkarteko kide Usua Purroik, Carmen Martinek eta Raquel Saenzek hartu dute hitza, Osasun Batzordeko parlamentarien aurrean, hilaren 16an. Ez da eskaera hori egiten duten lehen aldia: 2017an eta 2021ean ere parlamentuan izan ziren Amagintzako kideak, baina Nafarroako Gobernuak oraindik ez du ama...
Kantatzeko doinua eraldatzen
Bide luzea urratu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak transmisioaren bidean. Elkarteak berrogei urte bete ditu, eta hango lehendakari Nerea Bruñok nabarmendu du «pozik» eta «sendotuta» daudela: «Euskarari lotuta dagoen edozein elkarterentzat berrogei urteren langa pasatzea pozgarria da, gutxienez. Horregatik, Nafarroan zein beste lurraldeetan langa pasatu dugula edo pasatzen ari direla ikustea elkarte sendo baten seinale da». Bide...
Irunberriko ikastolan auzolanean ari dira, inor baztertuko ez duen jolastokia egiteko
Igandean dute azken saioa: Irunberriko Arangoiti ikastolako gurasoak, irakasleak eta ikasleak auzolanean ari dira ikastetxeko jolastokia atontzen, eta duela zenbait aste hasitako lanak burutzeko eginen dute bat bihar. 09:00etan hasi, eta 14:00ak arte ariko dira. Ikastolako jolastokia moldatzeko asmoa duela hiruzpalau urte sortu zen Arangoitiko kideen artean. Pandemia pasatuta, eta ikastetxeak jada berrogei urteko bidea...