Berotasunez agurtu dute elkar; asteburuan egindakoaz galdetu diote elkarri, eta irakaslea arbelaren aurrean jarri denean, nor bere aulkian eseri da. Eskola hasteko prest dira. Jubilatuak dira denak: irakaslea eta ikasleak. Sasoia pentsiodunen elkarteak antolatutako euskara eskolan ari dira, bertze dozenaka lagunekin batera. Sasoiak Iruñeko Plazara zentroan eta Kondestablearen jauregian antolatu du bere eskola. Hamahiru irakasle...
Albisteak
2025-11-012025-11-01Nafarroa
Eneko Lazkozek irabazi du Agoizko saioa, eta Nafarroako bertsolarien finalerako sailkatu da
Gaur arte izenik gabe zeuden Nafarroako Bertsolari Txapelketako finaleko zortzi eserlekuak. Bada, koskatxo bat aitzineratu dira gaur, eta bete dute lehen aulkia: Eneko Lazkoz Martinez da lehen finalista. 508,5 puntu batu ditu gaur Agoitzen, txapelketako lehen finalaurrekoan. Nahiko hurbil izan du hurrengo kantukidea: Saioa Alkaiza Guallar, 496 puntu lortuta. Haien gibeletik zerrendatu dituzte Ekhiñe Zapian...

