«Ibaiak berea zena hartu ahal izanen du berriz». Horixe nabarmendu zuen Burlatako Udaleko arkitekto Gabriel Rosek, herriko hautetsiek Intxaustia2025 proiektuko obretara egindako bisitan, irailaren 12an. Maiatzean hasi, eta azarorako amaituko dituzte lanak, Mariezkurrena etxeko Rafael del Hayaren hitzetan. Intxaustia parkean ari dira lanean; Arga ibaiaren ondoko lurrezko babesa bota eta atzerago berreraiki dute, uholdeak daudenean...
Albisteak
2025-09-202025-09-20Nafarroa
Haurrak ingurura lot daitezen
Sukaldean prestatzen ari diren bazkariaren usaina, haur gutxi batzuen negarra, bertze anitzen barreak, eta aulkitxoak atarian utzi dituzten gurasoen joan-etorria. Horiek dira nagusi Agoizko Aranea haur eskolako giroan, goizeko lehen orduetan. Sakelakoen doinurik ez, ordea; batek senide baten mezu bat jaso duela edo bertze batek azken albisteen berri izan duela abisatzeko soinu bakar bat ere ez....

