Udazkena ohi baino lehenago heldu da basaranentzat. Irailaren 22an, udazkenaren hasierarekin, abiatzen ohi da basaranak biltzeko garaia. Halere, tenperaturak markatzen du agenda. Aurten, Nafarroako Patxarana sor-markak bi aste aurreratu du uzta biltzen hasteko garaia. Reyno Gourmet markaren barruan dago, eta INTIA Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutuak sustatzen eta kudeatzen du. Adrian Subia Nafarroako...
Albisteak
Teatrodix antzerki jaialdia eginen dute Iruñean bosgarrenez, urriaren 4tik 19ra
Antzerki sozial eta komunitarioak badu bere tokia Iruñean: Teatrodix jaialdia eginen dute bosgarrenez, urriaren 4tik 19ra. Kulturix elkarteak antolatu du, eta, denera, hogei emanaldi baino gehiago hartuko ditu. Espainiako Kultura Ministerioak diruz lagundu du egitasmoa, aurrenekoz. Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala ere babesle dira; halere, Nafarroan gizarte gaietan lan egiten duten hainbat elkarte dira egitasmoaren...
Arga ibaiaren bidea lehengoratuko dute Burlatan, Intxaustia2025 proiektuari esker
«Ibaiak berea zena hartu ahal izanen du berriz». Horixe nabarmendu zuen Burlatako Udaleko arkitekto Gabriel Rosek, herriko hautetsiek Intxaustia2025 proiektuko obretara egindako bisitan, irailaren 12an. Maiatzean hasi, eta azarorako amaituko dituzte lanak, Mariezkurrena etxeko Rafael del Hayaren hitzetan. Intxaustia parkean ari dira lanean; Arga ibaiaren ondoko lurrezko babesa bota eta atzerago berreraiki dute, uholdeak daudenean...
Haurrak ingurura lot daitezen
Sukaldean prestatzen ari diren bazkariaren usaina, haur gutxi batzuen negarra, bertze anitzen barreak, eta aulkitxoak atarian utzi dituzten gurasoen joan-etorria. Horiek dira nagusi Agoizko Aranea haur eskolako giroan, goizeko lehen orduetan. Sakelakoen doinurik ez, ordea; batek senide baten mezu bat jaso duela edo bertze batek azken albisteen berri izan duela abisatzeko soinu bakar bat ere ez....



