Flamenkoaren historia kantuan, txalo zartaka eta tablao gainean dantzan kontatuko du berriz Flamenco on Fire jaialdiak. Festibalaren aurtengo aldia aurkeztu dute gaur Iruñean, eta, hain justu, iaz urratu zuten bide berean aurrera eginen dutela iragarri dute antolatzaileek; flamenkoaren sustraietara eginen dute atzera berriz, «trilogiari» segida emateko. 2025eko abuztuan egindako jaialdian, 1830etik 1925era arteko aldian jarri zuten arreta, eta haren segidan gertatutakoei...
Albisteak
Gimenok adierazi du «gezurra» dela departamentuak euskarazko irakaskuntzaren aurka egiten duela
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok erantzun egin die ikastoletan ikasgelak «nahita» murriztea egozten diotenei, eta argi esan du «gezurra» dela bere departamentuak euskarazko irakaskuntzaren aurkako jarrera daukala. Gainera, ohartarazi du UPNk arlorako egin duen lege proiektua onartzen bada «ondorio oso larriak» izango dituela Nafarroako hezkuntza sisteman, eta eskua luzatu die Nafarroako Parlamentuko gainerako taldeei, elkarrekin...
Herritarrak merkatura lotzeko
Hasi da betetzen. Ostiral goizeko herritarren joan-etorriak eragiten duen zaratak hartu du Iruñeko Santo Domingoko merkatua; izkina batean dagoen tabernako kafe makinarenak ere bai. Erosketarako orga beteta, karrikarako bidea hartu dute batzuek; bertze batzuk, berriz, ailegatu berriak, lehen sosak zer postutan utzi pentsatzen ari dira. Hutsik da Inma Llorenterena, eta saltzaileak barazkien eta fruten kutxak...


