«Frustrazioa» eta «ezinegona» sentitzen dituztela esan du Alberto Errea Erripagañako auzo elkarteko kideak. Aldi berean, badute «esperantza» auzoko egoera administratiboa argituko duen prozesuarekin. Iruñeko, Uharteko, Eguesibarko eta Burlatako udalen menpe dago Erripagaña, eta, Iruñeko Udalak sustaturiko prozesu parte-hartzailearen arabera, apirilaren 4an bozkatu behar zuten auzoa noren esku gelditzea nahi zuten, baina prozesua luzatu egin da. «Guri berdin...
Albisteak
2025-04-192025-04-19Nafarroa
Oronozko eskola berria, 2028rako prest
Nafarroako Gobernuak eman du berria: abenduan hasiko dituzte Oronozko lanbide heziketako eskola berria eraikitzeko lanak. Hezkuntza Departamentuak akordio bat egin du Baztan-Bidasoko udalekin eta eskualdeko lanbide heziketako ikastetxeekin, eta, hitzarmen horren arabera, Oronozko eskolak lanbide heziketako hamahiru ziklo eskainiko ditu. Gobernuak uste du martxan izanen dela 2028-2029ko ikasturterako. «Akordio hau garaipen bat da guretzat». Horixe...